Gabonetan karakolak eta turroi gogorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetan karakolak jaten ziren falta barik. Eta turroi gogorra, motrailuan zatituta. Gaileta surtidoak ere bai.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: LEK-006/043
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak
Transkripzioa
- Gabonetan, Gabonetan ze jatordu eukitten zenduen?
- Gabonetan karakolak falta barik, behiñik behin. Nik pentsaten dot ontxen be haretxek gehidxenetan, karakolak. Hori falta barik, karakolak. Ta batzuk eitten eben aza lapikokua be ipiñi aurretik, karakolak eon arren. Ta gero okelia edo bildotsa edo oillua edo, zer daon, ba, bakoitxak berak zer pentsa daben, edo arraiña, ba... Baiña lehelengotan karakolak, behiñik behin. Ta haixe.
- Ta postria?
- Postria turroiak. Hori falta barik.
- Bai, beti?
- Zatitxu bat bada be, behiñik behin, turroia..
- Umetan be bai?
- Turro gogorra! Bai. Gogor-gogorra ixaten zan, ganera. Ongo modura ez zan apurtzen ha, on eskukin apurtzen da, baiña ez. Ta listo eukitten eban [...] matraillotxua gure amak, ta kutxillua, gero zatidxak ebaitteko. Gogorrak zirin ta! matraillua hantxe jo ta jo. Handitxuo urteten ebana, “ez –ba, karo, aillaateko danari–, itxon pixkaten” edo nagosidxenari hori emoteko handidxaua edo. Ta, ba, txikittuten hantxen, danari bana emoteko. Ta egun baten galleta surtiduk be bai, soltian saltzen zirin galleta surtiduak.
Egilea(k): Eñaut Maruri Kortabitarte (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!