Lekeitio (Bizkaia)

'Kolaixua', arrain lehortua, oso gozoa geratzen zen

'Kolaixua', arrain lehortua, oso gozoa geratzen zen <p>Barikuetan bijilia egiten zen. Arrain lehortua ("kolaixua") izaten zuten behar zenean jateko, uretan beratuta gero. Oso gozoa geratzen zen patatekin egosita edo beste modu askotara. Arraina nola prestatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barikuetan bijilia egiten zen. Arrain lehortua ("kolaixua") izaten zuten behar zenean jateko, uretan beratuta gero. Oso gozoa geratzen zen patatekin egosita edo beste modu askotara. Arraina nola prestatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Aste Santutan bijilixe eta.
- Bijilidxe baridxakutan, hasikeratik bera zazpi aste.
- A rajatabla, ezta?
- Bai, baridxakutan jan be ez okelarik. Bestelan be ez gendun asko jaten, asike igarri be ez egun bat gehidxoaittik. "Total..." esaten eutsaun amari. “Gaur ezin leike jan okela gauzarik” esan eban ta "Total, ama –esaten eutsaun guk–, aste guztin ez dou jaten igual ta”. Ba hori jakia, baridxakutan ez jatiaittik, ba, igarri be ez.
- Arraiña izango bazan, bai.
- Arraiña bai.
- Problemia ixango zan.
- En jeneral baridxakutako hortxen jendik asko makaillaua-edo, harek kolaidxo sikuak-eta. Kolaidxuak, ez dakit badakixun zeintzuk dirazen. Momak eta kolaidxuak. Kolaidxuak asko eitten zan, asko atrapaten ebezenian, errepartidu eitten eben mariñerun artian. Ta garbittu, hamendik ta hamendik zabaldu, palua ipiñi hamen, zabalik eoteko, sikatuteko, ta gero balkoitan eseitten zirin. Ta gero, sikatutakun horrek, neguan, ba, jakidxa eukazun, noixnahi ez badaukazu aparirik, zer ipiñi edo, “ene! Kolaidxua”. Ta sikatuta eoten zirin, ta uretan ipintten zenduan beratuten, ta beratuten zirin lez, gero egosi ta harek patatakin jateko, ba. Edo zopia ipiñi dozula edo koliflora ipiñi dabela edo, eta ganetik, koliflor hutsa gitxi dala ta, egositta, piper gorrixa berakatzari bota ta hori eta “¡a comer colayo!” Prejiduta be bai da gozu, e?
- Arraiñe zelan preparaten zenduen? Gaurko antzera?
- Ongoxe antzera. Bueno, on plantxan ta ipintten diaz gehidxo. On erreta ta plantxan ta gehidxo daoz ta.
- Eta lehen?
- Lehin ez, lehein txapa ganin-edo. Txapa ganin lo uniko lehin eitten zana kontu egizu /kontixu/ horrek, arenkak. Arenkia erreta hantxe txapan. Horixe akordaten jat bakarrik.
- Txapako labien ez zenduen eitten, laban?
- Ez. Gabonetan-edo amari okurriduten bajakon pastelen bat eittia edo. Gure ama abilla zan pastelak eitten.

Egilea(k): Nagore Trojaola Urgoiti (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia