Koltxoiak jotzen
Portu gaineko zelai batean jotzen zituen jendeak koltxoiak. Artilea harrotu eta gozo-gozoak geratzen ziren berriro.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: LEK-006/038
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
Hor goidxan, eskillarak ion ta hor goidxan, ba, esplanada handidxa, esplanadia eta zelaidxa, ze hor lehenago karabiñerun etxia eon zan. Gero portun egon zan, baiña karabiñerun etxia euan hor, [...] elixara orduko zelai baten, eta hamen behian esplanadia. Zementua edo harridxa, ez dakitt zer zan. Jentiak eitten ebazan koltxoiak hantxen jo, oseake garbittuteko koltxo azala, ba, hutsittu ein bihar. Ordun, bertan azalian eruan koltxoia, lanazkuak zirin lez, harek lanak ipiñi [...] koltxoi azalian, hantxe, ta eiñ, pixkat nasaittu, pelota beti eitten da hori ta, ta hantxe halako palo bateaz, ipiñi ta jo harexek koltxoik, jo-jo, erain-erain paluaz. Ta jo ostera be, ta jo ostera be, ta geldittuten zan, ba, harro-harro. Karo, jo eta jo, harek batunda eon edo han zabalduta juan! Karo [...] gustora ez gendun eingo lo, ba? Ño! Koltxo bigun-biguna. Ta hantxe josten ebezen gero, hantxe josi. Ta, batetik bestera be, harek formak emoteko, koltxo [...], unin-unian holako zuluk einda bestelako teliagaz ta haulakoxe orratz handidxakin, beste partera pasateko, josteko. Ta han geldittuten zirian jositta-ta.
Egilea(k): Nagore Trojaola Urgoiti (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!