Lekeitio (Bizkaia)

Txandalaren prakak jantzita baporera jaisteko

Txandalaren prakak jantzita baporera jaisteko <p>Gizonek mahoizko prakak janzten zituzten normalean. Andreek gona, jertsea, bata... Prakarik ez berandu arte. Saregile zebilela, baporera jaisteko-eta txandala janzten hasi ziren, gizonak gora begira zer ikusiko egoten zirelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonek mahoizko prakak janzten zituzten normalean. Andreek gona, jertsea, bata... Prakarik ez berandu arte. Saregile zebilela, baporera jaisteko-eta txandala janzten hasi ziren, gizonak gora begira zer ikusiko egoten zirelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bera elegante janzten zan.
- Elegante.
- Zuek zelan janzten ziñien?
- Ha elegante. Baiña gixonak haren modura ez, behiñik behin Lekittokuak. Arrantzaliak, ba, eukitten baeben jakia baten batek, edo jertsia edo... En jeneral praka mahonezkuak ixaten zirian.
- Domekatan be bai?
- Bai, barridxauak ipinitta. Iñoix bai, lanazkuak, haunen modura, antzeko lanazkuak, grixak-edo, domeketarako, ba, zeozer jantzidxaua eukitteko, jake bateaz edo. Segun zeaz edo, kertsiaz bazan, ba, ,kertsiaz edo alkondaria, ba, bestelan mahonezko.
- Eta andrak?
- Andrak batatxukin, edo goni ta mariñera bat edo jertse bat edo, segun ze sasoi zan.
- Baiña prakarik ez?
- Ez, harek sasoian pentsa be ez prakarik.
- Zuk noz jantzi zenduzan lehenengoz prakak?
- Nik prakak jantzi nebazan sareiñen nabillela, baporera-ta bajatu bihar ixaten /bixaten/ nintzan lez josten, ba, hasi nintzan jazten... zer da hori? Txandala. Bestelan prakakin ez jantzitta, baiña amantalaaz juten giñin lez, akostunbra nintzan, ba, prakak erabiltten sareiñin gaozen artin, ba, txandala. Goikuaaz, ba, iñok be igarri be ez. Ta baporera bajatuteko-ta, hantxe eoten dizen batzuk espabillauk, ba, eskilleretan behera bajatu bihar, hantxe iztarrari begira egon ein bihar, bapora [...]. Ba ez, ba, hasi giñan ba prakakin, errezao igon be gora, ta errezao bajatu be baporera txandalakin. Ta halan gero akostunbra nitzan kanpora be. Igual gero baporak itxoten banao ta ez badao... amantal barik eon banitzan igual, amantala iñoz kendu, lotsatuta lehelengotan, ta amantalaaz tapa. Baiña akostunbra nintzan gero praka... txandalakin.

Egilea(k): Uxue Cazalis Crespo (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia