Lekeitio (Bizkaia)

San Pedroak eta San Juanak

San Pedroak eta San Juanak San Pedroetan jai handia egiten zen, itsasoan zeuden enbarkazioak ere portura sartzen ziren. San Juan bezperan, merkatu-plaza ondoan zegoen errekan egiten zuen sua; sasiak-eta ekartzen zituzten sutarako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-077 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Pedroetan jai handia egiten zen, itsasoan zeuden enbarkazioak ere portura sartzen ziren. San Juan bezperan, merkatu-plaza ondoan zegoen errekan egiten zuen sua; sasiak-eta ekartzen zituzten sutarako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Antoliñek ezagunek die, baiña ze beste jai eukitxen zenduezan zu gaztie ziñenien? San Pedroak edo…?
- Bai, San Pedruk be bai. San Pedrutan be jaidxa. Ademas ganera, kanpun egoten bazirin enbarkaziñoik be porture sartu bihar izaten eben. Ta abidxua sartunda dagozala, mariñeruak, mariñeruak. Bai.
- Eta ze jai eitten zan? San Antoliñetan eitten ez zana edo ze, diferentzidxeten zan San Pedro San Antoliñetatik?
- Erraina: Ze gauza edo zertzuk gauza egoten ziren ikusteko edo eitteko, zertzuk gauza egoten ziran?
- Lehen, egoten zirin, horretxek. Baitta bizikletak be bai. Imini ta harek atrapaten. Zinttak atrapaten, eitten zirian.
- Erraina: Baiña hori San Pedrutan be eitten zan?
- Ez, San Antoliñetan.
- Eta gero San Juanetan, suek-edo?
- Sua, San Juanetan.
- Nun eitten zan?
- Ba Arranegidxan be bai. Nahi dot esan hamentxe. Arranegidxan be bai ta beste nun eitten zan? Hondarrin be eitten eben.
- Erraina: Baiña zeuk pentsa. Zeure sasoian, zeu gaztia ziñanian-ta ez on?
- San Juanak nun eitten zirian zeu gaztia ziñanian?
- Hamentxe errekian aurrien be bai. Hortxe. Eitten ebezen ekarri sasidxak. Harek mutillak ekarri sasidxak ta gorde eitten ebezen. Ta kaja zaharrak-eta eskatu, otzara zaharrak-eta dana. Zeiñek su handidxo ein.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia