Lekeitio (Bizkaia)

Frantziara heldutakoan, mediku-azterketa

Frantziara heldutakoan, mediku-azterketa <p>Frantziarako bidean, Santanderretik Saint Nazaire-ra heldu ziren lehenengo. Familiako asko joan ziren elkarrekin; beraietako ume bat elgorriak jota egon zen. Lantegi handi batean egon ziren bizitzen; eta, heldutakoan, medikuek artatu zituzten. Medikuekin zeudela, gizonezkoek zelan begiratzen zuten gogoratzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frantziarako bidean, Santanderretik Saint Nazaire-ra heldu ziren lehenengo. Familiako asko joan ziren elkarrekin; beraietako ume bat elgorriak jota egon zen. Lantegi handi batean egon ziren bizitzen; eta, heldutakoan, medikuek artatu zituzten. Medikuekin zeudela, gizonezkoek zelan begiratzen zuten gogoratzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Santanderetik. Santanderetik urten gendun lelengo.
- Noruntz? Frantzidxaruntz ein zenduan?
- Frantzidxara, eta han urten gaitxuzen. “Ai ene, atrapata goz!” geuk. Han urten gaitxun dana banderia ta harek zirian, harek inglesak geu dxaoten. Baiña, gu sartunda geuazalez Frantzidxako uretik barik beste uretara, harek desaparezidu zelako ixena eukan berak? ene! Zerbera, Zerbera. Franco ta Zerbera zirian. “Harek atrapako Zerberak atrapako gaitxuz!”. Eta atrapa ez gaitxuzan atrapo, erun gaitxuzen lelengo Saint Nazaire-ra, Saint Nazairen urten gaitxuzen yata batek bandera horidxaz.[...] daroiala ta, gaixua daroiala ta. Guri be kendu gaitxuzen umia elgorridxagaz, hauxe neuk altzun daukatena, neuk altzun daukatena. Hori erun gaitxuzen elgorridxagaz ta aurrera. “Ai!” berak, “Ai ene” gure amak, bera geldittuten doila. Entregako dotsela juteko trankil beste umikin. Gero jun giñin hara, Manolo atzetik oillun modun jun giñin, danok juteko esan gaitxuzen oillo-oilloka, oillo-oilloka ta desaparezidu Manolo, hau desaparezidu ein dxakun. Ama para zan zorun moduan ta esan eutsan /esautsan/ gixon batek, Herrera, ez dala sekula umerik falta ta eoteko trankil. Zan fabrika handi bat zan., hantxe geuazan. Ta titidxak dardaraka altxa ta ikusten harek merikuak. Ta andrik kurika, kurika halako tartetik, halako zan, itzala! Eta gizon txarridxak handixerik beira. Esan eutsan /esautsan/ gure lengusiñiari: “Beitu, badakixu zer egingo dogun /baizeingoun/?” bakixu, iminitxa euazan medikuak, medikuak eurek harekin. “Bakixu ze eingoun/baizengoun/. Horrekana, gaztikana barik zaharrakana dxun”. Eurak txarrao. Gure Teresa eta ariño itxi ebezen, gu erabili eta erabili koño! Ikusi gaitxuzen dana, txarridxak, frantses txarridxak. Eta “Zuek ez ziñien jun bir gaztikana, gu laster bialdu gaitxuzen”. Guk pentsaurik gaztik edo zaharrak ariñao bialduko gaitxuzela. Harek gaztik jun zirian gaztikana eta gu zaharrakana, zaharrak arin bialduko gaitxuzela eta. Ze batzuk tarda egiten eben /etxeben/-eta, bana-banaka juten giñin-ta.
- Ze zeuazen, jente asko?
- Jente asko, jente dana, baiña medikuak be asko . Beidxak, lelengo beidxak errekonoziduten eutsuen, gero hori dana kaltzarpe guztidxak, titidxak, ia granorik baukau eta dana, dan-dana ein gaitxuzen.
- Eta zemat denpora eon ziñien hor?
- Nun, bertan? Bertan ezebez, horixe errekonoziduta.

Egilea(k): Maria Laka (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia