Gaztetan txoritarako zaletasuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetan txoritara joateko zaletasun handia izaten zuten inguruko mutikoek. Txoriak "likiaz" nola harrapatzen zituzten kontatzen du. Kantatzen zuten txoriak harrapatzen zituzten. Habia bila ere ibiltzen ziren. Inguruetan txepetxak, kardantxiloak, zozoak, birigarroak... aurkitzen zituzten. Kilker bila ere ibiltzen ziren. Eskopetarekin ibiltzeko zaletasunik ez du izan, gerran izan omen zuen nahikoa eta.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: LEK-001/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Natura » Fauna
Transkripzioa
- Eta esan dozu zuek afiziño handixa zekazuela txoritxan-eta ibiltzeko ta…?
- Bai hombre.
- Bai.
- Asko, gaztetan hamen asko.
- Harrapatzen be bai?
- Bai, txoridxak baiña liskiaz ta.
-Zelan?
- Liskiaz, liskia.
- Eta zelan eitten da hori?
- Ipini lelengo, hartun arbola adar bat, sartun. Ta gero, hartzen diraz haunako beren adarren gauza handi batzuk, ta emoten jako liskia, liskiaz ipintzen jako. Ta txoridxak, ipintten jako albuan beste txori bat kantaten. Ta ze eitten dau, etorten da ta paraten dalez, preso geratu.
- Bertan geldittu pegata?
- Bertan pegata geratzen da
- Eta holan zer harrapatzen zenduen?
- Gilgeruak, gilgeruak-eta, holako txorijak, torratxoririk eta holakorik ez, kantaten eben txorijak ezta? Ze kaidxolan ipintten jakon kantaten ebana ta afiziño haundixa euan hamen, hamen mendi inguruan.
- Osake likiaz?
- Eh?
- Liskiaz?
- Liskiaz bai […] ta gero habidxetan be bai.
- Habidxetan be bai ibiltzen ziñazien?
- Ene! Gazteridxak horrek atrapaten ebazan.
- Eta ze, ze harrapatzen zenuen?
- Segun, ze habidxa topaten zendun. Han ez zan eoten ze harrapau baiña topaten zana.
- Eta zer topatzen zan hamen?
- Hamen, gehidxen, torratxoridxak eta honek goi partian eitten ebezelez, ba gehidxen honek txepetxak, jilgeruak gehidxen, ta gero baitta be topaten zirin enarak eta honek, balkopitan eitten ebezen, horrek ez zirian atrapaten. Sosuak be bai, sosun habidxa, birigarrunak be bai. Ta ongo gaztik ez diraz…ta gero grillotan be bai.
- A bai?
- Grillotan be bai, sartu ziridxa…Ta on ez dakit juten dirazen edo…
- Gitxiago seguru.
- Osake ez dau ongo mezuak balidxo?
- Eta eskopetiaz ez ziñazien ibiltzen, karabiñiaz?
- Ni neu ez naz ixan eskopeta zalia. Gerran euki gendun hori. Ta…
- Nahikua.
- Nahiku ta gehidxao, ez gendun ezer atara handik, etxetik kanpo urte asko. Aldan modura…
Egilea(k): Ane Erkiaga (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!