Mertxe Pagoaga Etxaburu

Lekeitio (Bizkaia) (1929)

Biografia

1929an jaio zen Atea portalean. Aita lekeitiarra zuen eta ama Ondarroan jaioa, baina Lekeition hazitakoa. Bost neba-arrebatatik laugarrena izan zen. 18 hilabete zituela ama hil zitzaion eta senitarteko batzuekin hazi zen Goiko Kaleko baserri-etxe batean, Lekeitioko kaleetan zegoen baserri bakarrean. Umetan karitateko mojetan ikasi zuen. 16 urtegaz ogi-banatzaile lanetan hasi zen "Viuda de Telleria"renean, eta bi urtez jardun zuen bertan. Gerra denboran, Amorotoko Abiataga baserrian egon ziren, eta Lekeitiotik Kalbarioko kobazuloetara joaten ziren ezkutatzera. Aita arotza zuen, eta herrian bi arotz baino ez zeudenez, bere aitak egiten zituen hil-kutxak Atea portalean zuen tailerrean. Bere amamak txerri-gobernuan egiten zuen lan: txerriak hil ostean txerrikiak prestatzen. Frantziako kostan "Valle de Mena" baporean hildako 17 gizonetatik bat bere neba izan zen. Beste neba eta arreba bat Argentinara joan ziren eta bertan egon ziren urte luzez. 29 urtez kabanan aritu izan da beharrean Lekeition eta Aulestin, urte gehienak arduradun legez. Jose Abaskal marinel lekeitiarrarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-012 2010 Lekeitioko ahotsak
LEK-013 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Amaren denda Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Panpinen ordez harriak Bideoaren ikonoa
3 Lehengo Lekeitio Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Erdararik ez; eskola gutxi Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Mojak: debaldekoa edo ordaintzekoa Bideoaren ikonoa
6 Mojetan, txiza aldean Bideoaren ikonoa
7 Baltseoan neskek erabakitzen zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Beti diru barik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Ogi-banatzaile Bideoaren ikonoa
10 Dendak; arropa gutxi Bideoaren ikonoa
11 Dzanga portura Bideoaren ikonoa
12 Nobio kontuak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Neba "Valle de Mena" baporean hilda Bideoaren ikonoa
14 Gerratik babesteko moduak Bideoaren ikonoa
15 Goserik ez Bideoaren ikonoa
16 Telazko panpinak, marroka, astorik mandoka... Bideoaren ikonoa
17 "Trabola, trabola" kanta laburra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Abarketak Bideoaren ikonoa
19 Homosexualitatea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Paparroia, hondartza Bideoaren ikonoa
21 Karabineroak eta Guardia Zibilak Bideoaren ikonoa
22 Errazionamendua; "tipo Ășnico" tela Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia