Jone Leturia Meabe
Lekeitio (Bizkaia) (1934-2021)
Biografia
1934an jaio zen Ezpeleta kaleko 10. zenbakian. Aita, Manuel Leturia, kartzelan sartu zuten, eta, handik atera ondoren lanik gabe egon zen hainbat urtez, inork ez baitzuen enplegatu nahi. Azkenean, Pasaian aurkitu zuen lana eta hara joan zen bizi izatera emaztearekin; Jonek eta Maria Luisak amamarekin geratu behar izan zuten Lekeition. Ahizpa biak, etxeko txalupa eta tabernako lanetan eta josten aritu ziren, besteak beste, ezkondu ziren arte. Astilleruko Bixente Eiguren "Esparbela"rekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Bere ahizparekin batera egin zitzaion elkarrizketa; argazkian eskuman dagoena da Jone. Elkarrizketatzailea bere iloba da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-008 | 2009 | Lea-Artibaiko ahotsak | Olatz Erdozia |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?