Maria Luisa Leturia Meabe

Lekeitio (Bizkaia) (1937)

Biografia

1937an jaio zen Ezpeleta kaleko 14. zenbakian. Gerra sasoian jaio zenez familiako gizon gehienak kanpoan zeuden. Aita, Manuel Leturia, kartzelan sartu zuten, eta, handik atera ondoren lanik gabe egon zen hainbat urtez, inork ez baitzuen enplegatu nahi. Azkenean, Pasaian aurkitu zuen lana eta hara joan zen bizi izatera emaztearekin; Jonek eta Maria Luisak amamarekin geratu behar izan zuten Lekeition. Ahizpa biak, etxeko txalupa eta tabernako lanetan eta jostean aritu ziren, besteak beste, ezkondu ziren arte. Luisa Javier Erdozia "Giputxa"rekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituen. Bere ahizparekin batera egin zitzaion elkarrizketa; argazkian ezkerrean dagoena da Maria Luisa. Elkarrizketatzailea bere alaba da.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-008 2009 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia