Umeen arropak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: LEI-003/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta orduan zela jazten zan? Porejenplo, umiek zela jazten zien?
- Umiek ointxe… ez… Bueno, frakakin ta holan ez, neskatillak sekula be ez frakak, e! Beti euren soiñekotxuekaz. Perkalezko soiñekotxuek, ezta? Ba, zurixak, ondo zurixak, [babatxoren] bategaz edo [mantaltxuekin] edo holaxe, ezta? Fruntze-fruntze in, zertu, eta holaxe, neskatillak holaxe. Mutikuek ez, mutikuek ya frakakin.
- Fraka motxak ala luziak?
- Ba, batzuk motzak, beste batzuk luziek eta beste batzuk erdizpurdizkuek. Ez luziek eta ez motzak, holan belaunak tapauta… Ta txikitxuek bazien, gurien modukuak bazien, atzekaldie zabalik, alkondaratxue urtenda… “Han Gregorio!”. Hemen bat ya nausixa, Gregorio euken izena, ezta? Ta karterue zan. Ta ama oso joskin ona zan; [hala be] gizonezko erropetan oso ona zan. Ezta? Erropa ona itteko ez, e! Baiña diarixoko erropia itteko. Eta beti ibiltten zan alkondaria, zera, fraketatik kanpora. Ta “Han bajoian seboliña darixola dauela”, burla.
- Seboliña… zela esan dozu? Zeboliña darixola?
- Seboliña…
- Zer da hori?
- Seboliña, ba, alkondaria fraketatik bistan. Ezta? Ta holaxe, holaxe.
- Seboliña darixola…
- Seboliña darixola.
- Seboliña alkondariai esaten [xao]?
- Alkondarie… zuk alkondarie jazten dozu ta, ba, barrura, fraka barrura, sartzen dozu, ezta? Ta atzekaldetik betik, zera, [ziminizkoka], [atzetik ibiltten]… Ta seboliña esaten gontsen. Umiak… umiei ifintten notsen, holan… ba, berbetan ez zekixenei-ta, ba, holan, gaztiak zieneien, badakitzu, frakak ifini ta ezin kendu eta kakaguria baueken, kaka fraketan eitten euen. Eta ein ez deixen, zabalik. Eta, holan, ba, makurketan zien, eitten euen, ta ya esta, ez euen frakarik […]. Pentsau ein bihar da dana!
- Oseake, umiek fraka zabal-zabalakin ibiliko zien orduen…
- Eta barruko erroparik-eta, lehenao beti ez zan ibili…? Bueno, lehenao…
- Bai, ez… guk geurien sekule ez dou zertu. Kamisetie ointxe letxe, ezta? Neguen felpazkue edo gura dana eta udan mehiak, tirantedunak edo zerak, ezta, betik. Gurien ama difuntiek hortarakotxe betik udan “quita y pon”, eta gero beste bat “de repuesto”, edozer gauza pasetan bada be, akzidente bat edo edozer gauza pasetan bada be. Ta holaxe. Hori ez… kamis… Ta beste batzuk be holaxen ibiliko euen, nik ez dakit, ezta? Baiña… Bai. Baiña, bestela, oin lako lujorik ez, esaten dot. Atxorrotz egunerako bata barrixe eitten oskuen ta urte guztirako. Ha domeketan diarixo; domeka guztietan. Ya gero beste bat barrixe eitten euenien ha aste-egunetan be bai; bestela aste-egunetan ez, e! Aste-egunetan estropiau eitten da ta.
- Jai-egunetarako, orduan, baeuan erropa…
- Bai.
- … apartekua.
- Apartekua.
- Ta batie ze izeten zan? Zelakue?
- Perkalen bat… Perkalezko telia, ezta? Oin ez dao perkalik; izararik be ez dao perkalezkorik eta. Eskerrak lehen ein nittuena, bestela… nik horrek nylon-ezko izaretan ezin dot lorik ein.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!