Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Feriara Gasteizera joateko ohitura; txerri-tratua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Idiak saltzera Gasteizera. Feriak asko aldatu dira; lehenago asko saltzen zen. Txerri-tratua Gasteizen; "kurriñeroa".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aurrekuan esan zosten Vittorixara be fanda zazela, ez? idi-parie saltzen.
- Bai. Ni mutiko haundixe ez nitzela, txikitxue nitzela, aittaaz-ta faten nitzen Vittorixara idixek saltzen. Kanbixau; idirik ikusten bazan, kanbixau. Baiña Santixauetan kendu ta [komenta] izeten zan, ba, tenporada bat “Ba! Oin hiru-lau hillebetian ez jaukau lanik etxien” eta orduen, ba, idixek saltzeko kondeziñuetan eozenak saldu eitten zittuen. Bai. Ta orduen tratuek plazan bertan eitten zien. Gaur, gaur iñun traturik-eta ez dot nik ikusi. Fan izen naz plazetara-ta hola noizbait lehen, oin ez, oin bapez, baiña lehenao-lehenao faten nitzen. Ba, noizbaitten ganauak [ferixara…] eta fan. Ta, ba, lehenao ikusten zan preziua, “Hainbeste emongo dostat”, bestiak hainbeste eskatu, bestiek bestie… Oin… Edo igual-igual da txarrittan-ta. Fan Vittorixara ta zer da, ta telefonotik “trrrriiiin” abisau ta “Hi, ze egunetan? Txarrikumak biher jittuu” ta “Urlixa egunetan fango nauk”, kotxian. Ta “rast!” kanbioiak Vittorixako lehenauko abiaziño-kanpo zaharrien. Ferixia itten zan gero. Ez eben ezebe ikusten. Txarri-ferixia edo zera eitten zan. Kanbioi batetik bestera kanbixetan bakarrik ikusten zeben ferixioi. Gu be faten gintzen, ba, orduen, ba, txarritxo bi edo hiru be igual hazi eitten gittuen etxien. Ta hazi ta, ba, […] egoten zan. Ta hazi etxien ta fan ta, ba, hari abisau. Badakitzu, zera, kurriñerua. Hemen “kurriñero” esan ezkero ha danak ezauketan daue.
- “El txurrinero”, bai, bai…
- “Kurriñerua”?
- Txarri-tratuen [dediketan zan].
- “Txurriñero” esaten […]
- “Txurriñero”?
- “Txurriñero”, bai.
- [Txarrixek] “los txurriñes”.
- “Txurriño”, ba, txarrikumak.
- […] “txurriñes”.
- Hak kanbioikadak txarrikumak, berak esaten eben Valenzia aldera ta, kanbioiak baiña. “Zer da, hola…” ta “Joño! Kargauta… Kauen! Txarrikumak biher jittuat eta kargau dostak eta…”, “Ez, oindio etorriko dittuk hobak. Zuendako hobak etorriko dittuk”. Ta hak zela jakitten eben hemengo jentiek ze klase-modu edo zelakuek gure izeten zittuen, ta beste kanbioikada bat. Ta bat haundixe kargetako, hemen Araba […]-eta ibiltten zittuenak, bi kamioi, haik txarrikumaz beteta, batera pasa ta aide! Ta neuk esan be “Baiña zela, zela hainbeste txarri?” ta “Ba! Honek salduta jaukat nik segittuan”. Bai.
- Txarrixak jaso ta…
- Bezeruek, bezeruek hartuta. Fan ta itxuria…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia