Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Gatza garraiatzeko erabiltzen ziren kutxak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumeen lana zein izaten zen; enbalaje-lana. Gizonezkoen lana. Gatza estaziora eraman eta trenean kargatzen zuten. Oholezko kajak erabiltzen ziren garraiatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta horreik zien… gizonezkuek eitten zittuen horreik lanok, ezta?
- E?
- Kaldarako lanak eta horreik gizonezkuek…
- Bai.
- Gizonezkuen lanak zien horreik…
- Bai. Emakumiek enbalau besterik ez eben eitten. Kartoiak poltsetan sartu, poltsok zertzen zittuen, dobletan zittuen, ta kartoiak “al momento”. Han eskua hartuta eukenak, ba, uf! Ze asko, poltsa asko, egunian zertzen euen. Bai. Ta batek beste lanik ez bere kazu bategaz, ya kazutxo bat, neurrixa, ezta? Pixaketan-eta ibili barik, neurrixa izeten da, kazutxo bat. Ta poltsara “dast! dast! dast!”. Batek beste lanik ez eben eitten; egun guztien. Bai. Batien bateri toketan jakon, bestien bestiei, bestien bestiei… egunien bat kanbixetan zien emakumiok. Ta besterik ez euen eitten, dana beteten. Emakumiak enbaletan, besterik ezebez.
- Kazutxo horreaz gatza hartu ta zakuetara, zakutxuetara, sartu…
- Bai, bai, dana. Ta, gero, haikin emakumiekin gizakume bat ibiltten zan. Batu eitten zan, ba, […], ha izeten zan, han eskue hartuta eukenoi ta, ba, bakotxa bere puestuak eozen emonda ta fuera. Han ez zan iñobe. Ha ibiltten zan emakumiekin. Gero beste bat ibiltten zan, ba, kajak montetan; kajak montetan be bai, kajak, oholezko kajak. Kartoizkuekin-ta hasi zien, baiña ez eben erresultau. Puertuetan ta transportien ta trenien ta ibiltten euen transporte haundixa. Hemendik estaziñora jaso ta trenian. Ta ez euela erresultetan kartoiak. Pisua be bai, berrogeta hamar kilo hartzen euen. Holakoxe kajatxo baten, ba, berrogeta hamar kilo […]. Oholezkua, oholezko tablia neurrikuak eindda kabezalak eta, zera, tapa ta gauza danak neurri-neurrikuak ekarten zittuan, ta montetan ebillenak josi besterik ez. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia