Legutioko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Aranburu
- Data: 2010(e)ko irailaren 01a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: LEG-063/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Bale. Eta akordatzen zara igual gaztetan edo txikitan herriko jaiak zeintzuk zian edo zer jai egoten zen edo?
- Bai…
- San Juanetan, adibidez, edo…
- San Juanetan sua!
- Sua egiten zen, bai…
- Orduen eiten ziren suak baserri guztietan…
- A, guztietan?
- Oin, oin eiten dira herri erdian, hemen inguruan eiten da su handi bat, eta “ya esta”! Baiña ni gogoratzen naz, ordun herrian be igual ingo, ingo ziren, baiña ni nere denporan, nere gurasuak eiten aubien beti larreneko inguruak eta dana garbi-garbi egin, da eiten aubien pilla bat, pilla bat, eta gero, harei pilluari ematen zan sua, ta han ibilten gitzen jolasten, San Juan su inguruan…
- Kantak egongo zian’e bai, ez? Euskeraz ta…?
- Kanta, horren ohitura… Asko ez dauket nik San Juan zera…
- Ez.
- Ez…
- Gabonetan igual gehiago edo?
- Gabonetan bai, Gabonetan beti abesten zan etxien apur bat, baiña…
- Eta hor, kantak eta, euskeraz izango zian gehienak, ez?
- Bai, bai, bai, guk iten gebana, abestiak eta, euskeraz.
- Eta bestela, herriko jaixak noiz dira hemen? Herriko jaixak bestela, noiz dira?
- Ba herriko patroia esaten daubiena da San Blas; San Blas, otsaillan hiruan, febreruen hiruan… Ta gero kofradidxak izaten dire, horregaiti lehen esan dizuten eliziegaiti, Sandurdiko ermita hori, “de los nobles hidalgos de Legutiano”, ta orduen izango zan Legutiano hau, e!
- Legutiano izango zen…
- Seguraski, edo Legutio!
Egilea(k): Ignacio Carrera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!