Eskola bukatu osteko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Aranburu
- Data: 2010(e)ko irailaren 01a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: LEG-063/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Ondo. Gero aurrera pixka bat egiteko, ya, bueno, noiz arte egon ziñan eskolan? Zenbat urtera arte edo?
- Ba, hamahiru urte arte, hamabi-hamahiru urte arte, hamahiru urte, halakoren bat…
- Eta gero, beharrean, lanian edo…
- Ba, ez, orduen hamalau urtegaz eoten dire, hamahiru urtegaz gero ya amaiten zeban eskolakue, ta juaten zenitzen gero ikasten josten ta, bordatzen ta josten, ta egonda nago Durangon.
- A, Durangora?
- Durangon ta Gasteizen…
- Gasteizen ere bai…
- Bai, ta gero etxean laguntzen amari, ze klaro, etxean… Ba lau, lau neba, aita, beti kanpokoren bat, ama, ta solora ta jun bihar eban nere amak ere, ba orduen etxien be egoten ta lan asko.
- Lan asko egoten da, ez?
- Ta nau be juaten nintzen solora, ta askobarres, belar-denporetan, ta orduen garia be bai eoten zan hemen. Auen gari asko, hemen oin ura dagoena, tapauta… honeik behiyok, hor lelengo, hemeti etxeetati, hemen… hemeti berantza ezeten zan ereiñak, ortuak, ortuak eta ereiñak, ta gero ya dana ezeten zan garia, garia, ta hona bestaldera be bai. Bai, hemen garia ta bederra eoten zan udan, ta eoten zan lan asko, ta orduen etxeko guztiak egoten gintzen…
- “O sea que” eskola amaitu eta etxean beharrean eta lanean eta ortuan eta…
- Bai, etxian ta danien… Ta gero kanpora juan naz, juaten nitzenien, be etorten nitzenien etxera… Bai, lanea, lana etxian, ta ortuan… Ta danien, ze juaten nitzen neguan, e! Hemeti Durangora ta Gasteisera be bai neguan… udan etxean laguntzeko.
Egilea(k): Ignacio Carrera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!