Legutio (Araba)

Legution, gerrak euskarari egindako erasoa

Legution, gerrak euskarari egindako erasoa Umetan, kalean ez zuten egiten euskaraz, auzoan bakarrik. Apaizak erdaraz ematen zuen meza, nahiz eta berak euskaraz jakin. Inguruko herrietan baziren euskaldunak, baina jendeak euskaraz egiteko beldurra zeukan. Gerra aurretik, euskara asko egiten zen Legution.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, kalean ez zuten egiten euskaraz, auzoan bakarrik. Apaizak erdaraz ematen zuen meza, nahiz eta berak euskaraz jakin. Inguruko herrietan baziren euskaldunak, baina jendeak euskaraz egiteko beldurra zeukan. Gerra aurretik, euskara asko egiten zen Legution.

Transkripzioa

- Bale, eta gero adibidez, eskolatik urten eta gero, umien artian eta, kalian eta, euskaraz hitz egiten zenduten?
- Kalian ez.
- Kalean ez, umeen artean ere ez.
- Guk, auzokuek edo han ingurukuek eta, bai eiten geban, baiña…
- “O sea”, auzoan eta, bai.
- Herrian ez!
- Herrian ez.
- Herrian hitzik be ez!
- Kalian ez.
- Elizan be ez, elizan be nik ez dot ikasi errezetan, ta euskeraz… ointxura… ointxura arte!
- Apaiza ez zan euskalduna?
- Euskalduna zan, zan Oluletakue, baiña erderaz dena!
- Dena erdaraz?
- Dena erderaz!
- Oletakoa izanda, e?
- Orduan erderaz… holako anbientia zegoen hemen… Bai, bai.
- Bale. Eta orduan ba, hona… “prácticamente” bakarrik erabiltzen zenuen baserrian eta auzoan eta? Auzokuekin eta, euskera?
- Bai, bai, bakarrik…
- Ya kalian eta, Legution ez.
- Ez, erderaz! Erderaz…
- Bale, eta gero, ingurukoek, zu gaztia ziñanian edo, ezagutu zenun inguruko herrietan euskaldun gehixau? Otxandio eta Aramaixon aparte, igual Elosun edo…
- Bai, Elosun bai, ta Urrunagan be bai!
- Urrunagan ere bai…
- Ta Urbiñen be ba, bazegoen bateren bat, baiña gutxioau!
- Urbinan ere bai.
- Urbiñan ere bai, baiña ez, ordun zan hain… Hain gogorra a, jaso dira hemen… Jentiek nik ikusten dot daukela bildurra hitz egiteairi…
- Beldurra baina badaude han batzuk edo.
- Bai, bai, bai!
- Eta Zigoitia aldean? Zigoitian?
- Ba nik ez dakit Zigoitia aldian, baiña nik uste dot eongo zirela…
- Muruan eta…
- Eongo zirela, baiña nik hor ezin dot esan…
- Ez dakizu zu gaztea…
- Elosun ta bai, bakit!
- Elosun bai.
- Zelan… egiten daubien, hitz egin daubien han nigaz asko ta, bueno, gero ya, Franco hildakuan ta, ba, ba “bien”! ostera.
- Ya errekuperau zan apurtxo bat, ba…
- Lehengua errekuperau ta… Baiña eiten geban, hitz egiten geban beti holan, bildurrez moduen.
- Ya, toki guztietan antzera!
- Gordeta! Bai…
- Bale, eta, bai! Apaizakin ordun esan dezu apaiza euskalduna zala, Oletakoa, baiño ez zun ezer egiten?
- Baiña ez.
- Kalean ere ez…
- Elizan da, elizan ta… Berak berba eiten eban, e!
- Bai?
- Berak bai, berak eiten eban berba ta nigaz be bai, ta nire gurasuakin ta dana, iten eban berba, baiña elizan ez auen iñungo, iñungo… ez meza, ez errosario, ez katekesis, ez ezebez, dana zan erderaz, e!
- Ya, erdaraz…
- Dana zan erderaz…
- Eta suposatzen da gerra aurretik kalian hemen euskaraz egingo zala, ez?
- Bai, bai, bai, bai, bai…
- Gerra aurretik, bai, ez? Legution, kalean bai.
- Nire neba jaunartzeko, hori, katezismoa dana euskeraz.
- A, euskaraz egin zuen? A, bai?
- Dana zan euskeraz.
- Hemen, Legution bertan?
- Hemen, Legution.
- “O sea”, gerra aurretik?
- Dana, dana, dana, dana euskeraz, dana euskeraz; ta, baiña, gero ya behin gerra-denporati aurrera…
- Moztu zen.
- Dena, dena, orduen ba jentie bildurtu!

Egilea(k): Ignacio Carrera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia