Legutio (Araba)

Ganaduarentzat ailorbea eta oloa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Berdetan ebaki eta sikatzen uzten den belarrari "salgie" esaten zioten. Ailorbea izaten zen normalean. Oloa ere ereiten zuten; hura pentsu ona zen ganaduarentzat. Ailorbea jaten zuten behien esneak zapore txarragoa izaten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta salgia?
- Salgie bai, hori da bedarra, bedarra ebei, berdetan, ta gero siketzen danien, salgie. Bai. Salgie. Ta iten zan, baie zera, salgie, komente izeten zan aillorbie. Aillorbie da… hori da salgie. Ze, klaro, bedarra, bedarra sikue be, ba, salgie moduen, ezta? Baia hori zan orlue erein ta siketzen zanien —bueno guztiz siketu baiño lehenau ebei ta ha siketzen zanien—, ha zan prentzu ona ganauendako. Bai! Ha prentzuen modukue zan, e? Bai.
- Pentzu modukoa.
- Bai, hori trillau iten zan. Trillau ta oso… Baia ez eban e… ez eban erresultetan, ze horregaz, allorbiegaz, esniek be gustue ataraten eban. Bai.
- Diferente. Hobia, ezta?
- Ez, gusto… mingotze, mingotze, bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia