Legutio (Araba)

Olaldera itzultzean, etxea hutsik eta apurtuta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-035-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bilbotik etxera (Olalde baserrira) itzuli zirenean, etxea hutsik eta apurtuta aurkitu zuten. Baina pozik, zutik zegoelako. Aitaren bila abiatu ziren eta Arkezton topo egin zuten berarekin. Ia urtebete etxetik kanpo ibili arren, behiek igarri egin ei zuten etxera zetozela. Etxean geratu ziren animalietatik katua bakarrik aurkitu zuten itzultzean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Allegau gare horra, ta ba etxie dana... buf! dana hutsituta, ez erramienta ta mueble ta ezebe-ezebe-ezebe. Leihoak, bentanak, kristal barik atie zabalik ta dana. Bueno, baiña etxie zutik zan! "Mecagüen la mar"! Bueno, ala! Buelta ein geben ta aita, aite topetan. Ta hor Arkezton ya bat “asoma”... bat… baetorren aite burdidxakin, hor Arkezton. Badakizue Arkezto nun dauen, ezta?
- Bai!
- Ba hor topau geben aitari. Ta “Zer? Etxia, etxia zelan dau ba?", "Etxia, etxia han dau, zutik, zutik dau, ondo dau!", "Bueno...!” pozik!
- Arkeztokua ez zan mobidu, han egoan?
- Kia! Ez, ez, ez... Geuk topau geben hor, Arkezton, datorrela honantza, neure aite, ya bahidxakin, bahidxakin.
- Momentu horretan aite Arkezton zegoen...
- Bai, bai, ya horraiño… Eta badakizu gero behidxek Arkeztotik honantza? Kantsauta danak, baiña "leches"! igerri eurien nora datozen, datorren… datozela, hasi zien taka-taka-taka, "mecagüen"! etxeraiño, baiña zelako pozik bahidxak, e! Urte bat idxa horti zehar ta, baiña… "leches"!
- Bilboraiño eta Bilbotik hona!
- Bilbotik hona, bai.
- Urtebete! hala ere...
- Bai, bai, ba zortzi hillebete bai! Hemeti urten geben, ba, badakizu, esan dot San Migel ondoan, eta gero etorri geben, pues, “primeros de junio, por junio...". Hori da ya, bai, bai, bai, bai, igual pues ez dakit "ocho", zortzi edo bederatzi hillebete edo, bai. Baiña koitauak ala behidxek, e! "Cagüen la mar"! Bai, berorren... berorren etxeak zelan animalak… bai, zelan... ! Ba, hor topau geben katutxo bat! Utzi geben txakurra umiakin, txakurtxo bat txikidxa, baiña polita ta fiña! Sugiak, saguak eta kirikidxoak, “erizos”… joan in biher berorrengana, bestelan dana musturra dana odolakin ta holan, ta joan in biher ta ekarri. Baiña fiña…! Eben, hori, umiak. Ta hor geratu zan. Ta katua be bai. Baiña bueltan topau geben zeak, katua bakarrik. Koitaua, ya dana…
- Txakurra ta?
- Nada, bapez, bapez. Katua bakarrik. Zelan biziko zan, e? Ba txoridxak edo saguak edo… harrapauko eben.
- Saguak edo…
- Bai, bai. Ba, hori topau geben etxian: katu bat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea) , Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia