Elgoibar (Gipuzkoa)

Mutrikutik bueltan Elgoibar apurtuta aurkitu zuten

Mutrikutik bueltan Elgoibar apurtuta aurkitu zuten Mutrikutik Elgoibarrera bueltatu zirenean, herria puskatuta eta oso triste aurkitu zuten. Elgoibarren eliza barruan babesten ziren bonbatatik. Markina aldera ere joaten omen ziren babes bila.
Tamaina:
Mutrikutik Elgoibarrera bueltatu zirenean, herria puskatuta eta oso triste aurkitu zuten. Elgoibarren eliza barruan babesten ziren bonbatatik. Markina aldera ere joaten omen ziren babes bila.

Transkripzioa

-Eta gero hiru hillabete horrek pasau eta bueltau ziñenian hau zela topau zeben?
-Triste-tristia, dana apurtuta kaiñonazuekin, ene ba. Apurtuta, baiña bueno, pixkaka-pixkaka...
-Eta zuen aittak ze lan eitten eben hemen?
-Forjan.
J. -Gure etxe aurrian ortuak zauden, ta bonbak eta "Eh!, ya se ha caído una bomba" eta begira "tranquilas tranquilas".
-Bai, baiña etxe atzian haundixa jausi zanian laster makurtu giñan.
P: -Elizara juten giñan.
-Gordetzera?
-Elizan kanpantorre parian hor erdixan zakuak, hondarrakin zakuak ipini zittuen, eta haren azpira. Ta segurantzia haundixa. Bai zera, segurantzia. Pentsau.
-Jente asko juntaitten ziñaten?
-Bai por zierto, danak. Bueno, beste batzuk etxe batzuetara. Eta esaten zeben hona kaiñonazuak bota zittuela mendi horretatik, Eibarko mendi horretatik[...] Eta esaten zeben horra Markiñako aldera ezin leikiela aillegau handik, eta Markiña alderutz horra jente asko joaten zan. Hemengo kaleko jentia horrutz.
P: -Markiñako bidera amakin hor zihar juten nitzan.
-Baiña aillegau zian horra ere, e. Ez dakizu ba, klinika horretan Tia Felisa ere bizi zan. Eta, zela dauka izena mendi horrek, hor puntan daon mendi horrek? Gure tio, sozialistia, Plazentziakua, "socialista". "Eta han gure Felisa porru billa dao ortuan". Handik ikusten zeban bere andria ortuan ibiltzen zala.
-Mendi puntatik?
-Hango puntatik. Famosua da. Alperrik, urtiak daukadaz eta alperrik. Da holakotxe mendi bat. Eta han puntatik bota zittuen eta andria ikusten zeban harek handik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia