Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Unerik txarrenak Oviedon eta Bruneten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fronteko unerik txarrenak Oviedokoa eta Brunetekoa izan zirela dio. Orduan, infanterian zeuden; Teruelen, ostera, artillerian. Bertan bizitakoak kontatzen ditu.

Transkripzioa

Momenturik estuena neuretzako neuretzako, lelengo lelengo Oviedokue. Oviedon kalera sartu giñien gu, ametraladoratan egon giñien gu, konpañia bat san. Konpañia Aristimuño nombre «Amaya›› euken orrek, lelengo konpañia san ori, da gujuen da juen ein giñien, oseake, «Naranko›› dau oixe <<Oiz›› egotieletxe mendi andibaten, «Eskanplero›› dau olantxi bestien, da Oviedo dau... estaitt iños egonda basausie, onakoxe trokarro, trokarro baten dau Oviedo, da klaro arek, Narankotik gu juen giñen aurrera da aurrera da aurrera da asi jjakusenien andik kañooska da guk esiñ eutzi ixen geuntzen, eselanbes, erre ein giñusen, kanposantu sar baten sartu giñien batzuk, kuadrilla andi batzuk, da baya andik ametralladora bakixu disparetan danien asko, ke asko botaten deu, da andik keiyetatik lokalixeu eiñeskusen gu nun gausen, estosu, aitzen, da geu! Geugara! Asi sien, da gero klaro, sartu san koluna gallega batetik da arrapeuskuen atzien, baiya neuretzako, esan duana, estuen estuenak ixen dienak: Oviedo da Brunete.
Orduen infanterijjan egon giñen gero, Teruelen ya artillerijjas egon giñien, artillerijjan, badakixu ba, artillerijje ba bakixu ba, apurtxu bat atzeratxuau egoten da, da defentza geitxuau ba, baina Brunete askena, Brunete san askena, beruaz, emengo euskaldunek itto giñien, bueno itto giñien es, itto sien, esin resitidu, bakixu, amengo jentie freskotxuaue, da gero or eurek euki abiesan «Brigadas Internacionales» esateutziena, «Lister›› da «Canpesino›› euki abiesan, or egon sien gure eurretik joten, «Batallones de Choque» esaten jjakien, «Brigadas de Choque» esaten jjakien da, orrek, bala danak apurtu sien, emendik, eurek gogor egon sien, gogor bi, ba eurek, batallie jo eiabien, oseake gure abien arek Brunete ,artu eskero Madrilgo pasue sarratzotzien ba, serari, ba, nacionalari, Madrilgo pasue sarratzotzien, da an ixen san batalla negargarrijje, baia Meabe ta Larrañaga neuk uste, neure lagun batek esaten deu, orrek Barselonatik urtetabien orrek brigadok, da ortxe apurtu siela danak, serien ba, Bruneten. Neuretzako ixen dìenik estuen estuenak orrixek: Oviedo da Brunete.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia