Lixiba egiten
Arropak garbitzeko errekara joaten ziren. Lixiba egiten zuten. Horretaz gain, arropei xaboia eman eta belarretan zabaltzen zuten eta bertan botatzen zien ura behin eta berriro; horrela, arropa zuri-zuri geratzen omen da. Aste guztia pasatzen zuten arropa berarekin.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 20a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: LEG-009/044
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Erropa garbiketan eta?
- Ah erropa gabiketan errekera.
- Lexibie.
- Lexibie iten zan orduen.
- Lexibie bakizu zer dan?
- Bai, guk Oñatin esatenxok "puxetie".
- Hor ipinten zan hor, karo, atien ipinte eban gure amak barreño haundi bat erropaz bete ta ur beruek, hautsek, eh...
- Ur hotza
- Ur hotza ta ur berue bota ta
- Ur hotza (...) erramu orri batzuk edo ez zenduen ipinten?
- Bai, zozer bai.
- Ez naz akordetan.
- (...) ure pasau eindde gero.
- Eta eta usaiña emoteko arropari.
- Ya, ta gero ni gehixau, hori baiño gehixau, ni hori akordaten naz baiña gehixau zan jabonau etxien eta emote euntzen igual eh, ta errekan bebai. Gero, ortura atate eban bedarrera.
- Eguzkitan zabaldu.
- Eguzkitan zabaldu, jaboiegaz ta eztaitt zelan ziket erropie, erregau ta erregau ta erregau... ta geatzen zan arropie zuri benetan. Eguzkixegaz.
- Entzunda dakot hori bai. Ure bota ta bota.
- Ure bota ez, karo, siketu behar ezkero jaboie gorritu eiten da ta ziketu ez, sarri. Balde bi ur beti erropa iskiñan ta beti ure botaten.
- Ta beti eh zikatzen zanien edo...
- Zikatu baiño lehen!
- "Botaixok ur apur bat harei (...)".
- Denpora asko, ezta?
- Klaro, egun guztixe.
- Erropak garbitzen lekutara.
- A ver, klaro. Aldatu be ez oin moruen, astero pasate zan erropa bateaz igual; mokuek holan kendu ta mangie gogor- gogor.
Egilea(k): Oihana Lado
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!