Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ur eta argi barik 1970era arte

Ur eta argi barik 1970era arte <p>1970. urtean jarri zuten ura etxean. Ordura arte zelan konpontzen ziren azaltzen du. Argirik ere ez zutenez, arropak eskuz garbitu behar izaten zituzten. Udan ur eskasia izaten zuten. Gaur egungo errepidea ere ez zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-113-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1970. urtean jarri zuten ura etxean. Ordura arte zelan konpontzen ziren azaltzen du. Argirik ere ez zutenez, arropak eskuz garbitu behar izaten zituzten. Udan ur eskasia izaten zuten. Gaur egungo errepidea ere ez zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ure etxe barruen ezetu zendun umetan?
-Ez, el año setentan ipini gendun ure.
-Berandu! Berandu, e?
-Hamen barrixo guztie ur barik egoten zan, ta gero…
-Itturrixe-edo eukingo zenduen.
-Hor, txorroaz eiten notsen, patiñien. Erropak garbiteko-ta harrixen ipiñi, albo-albotik harrixek ipinitte, eta holangoxeak, ostantzien… setentan, kontizu! bai. Geure umiak be, neska bixek bastante… zaharra handitxue –sei urten aldie dekie-ta– zaharra handitxue zan ipiñi giñunien.
-Ta ordura arte erropak eta dana eskuz?
-Bai, hortxe, bai, bai, eskuz, eskuz. Argirik be ez giñun eukitten-ta.
-Ta zelan garbitzen zenduezan erropak?
-Eskuz, jo hor zerien ta… Sartu, beratu, balde zabal baten sartu, jaboie bota hara, ta han ipiñi beratuten, eta gero eskuz. Latigo!
-Ta ze jaboi?
-Jaboia Chimbo-a, orduen ez zan egoten ez suabizanterik, ez labadorakurik edo zerik, ez ezebez.
-Heutse-edo ez zendun ezeutu?
-Bai, zera, “Escamas saquito” ta holango geuzek. Holangoxe eskamatxuek, ta zakuen jaboe txinboaz eindde antza makiñen, eskamatxu modukoak, ta itzelezko usiñe-ta eukitten eurien. Erropak, kolorezkoak-eta, garbitzeko itzelezko zera eukitten euen, bai.
-Eta izerak eta?
-Izerak eta be beratu, eta ipiñi ur berotan ta gero jaboiaz, jaboi Chimbo-az, bai.
-Lejia ta?
-Bai, bai, bai, lejía-ta bai, bai, horrek bai. Lejia ta jaboia falteu barik, baia ez oingo moduko heutsek-eta ez. Pentseu be ez.
-Eta setentara arte holan?
-Setentara eon giñen. Kanpoan eukitten giñun ure eta neguen be kanpoan erropak garbitzen giñuzen.
-Ta neguen be ure eukitzen zenduen nahikoa?
-Neguen bai nahikoa, uden ez. Uden gitxi, ze goitti etorten zan, ta hor goixen etxiak be bai ta bakotxak, ba, bere pozuek-eta eindde, ta hona, eskastxu eoten zanien, oingo moduko siketie eon ezkero, urik ez zan heltzen. Ya San Juanetarako, oingo zererako, ez giñun eukitten kasi. Euki bai apurtxu bet, baia ez asko. Ta errekara-ta joaten gintzezan, erropak garbitzen joaten gintzezan.
-Ta hemen errekie urrun dau?
-Hor San Isidrora bid… ikusiko ziñun ermittie San Isidrona? Ba hortxe ondoan, hortxe errekatxue. Oin hori be ur gitxiaz juaten da, baia orduen ure egoten zan. Pozu bet eindde-ta eoten zan. Ta, ba, haraxe. Esnie be haraxe eruaten giñun, haraxe behera. Ze hamen ez zan kamiñorik egon, eta han egon zan lez kamiñoa, handik, ba, han erropak garbittu… Letxerue be hara etorten zan, ze Aldanara egon zan kamiñoa, Aldanara ez. Bueno, Aldanara be ein eurien… Aldanara ein eurien el año 55n edo holango baten hara be kamiñoa. Ostantzien, ez zan egon. Ta hemen geroau ein eurien. Hemen, hangoa, hori idxon dozune, eon zan, baia hortik eta hona behera ez zan egon kamiñorik. Eta astoa hartute joaten gintzezan hortik behera zerera be, Zorrontzara, plazara esaten giñun, errekauek ein ta. Bai.

Egilea(k): Iraia Perez Bautista , Libe Sanchez Agirrezabal

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia