Gamarte (Nafarroa Beherea)

Xuriketa

Xuriketa <p>Arropak ontzi baten barnean sartzen ziren, gainetik errautsa botatzen zen eta ur egosia ere bai, jantziok zuritu ahal izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak ontzi baten barnean sartzen ziren, gainetik errautsa botatzen zen eta ur egosia ere bai, jantziok zuritu ahal izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soixu, eta xuriketa aipatu duxu.
- Eta xuriketak ere, bo lehenago ez zuxun eta orai bezala xuritzeko mekanikarik. Ordian nik ikusi dixit auzoan, gure etxen ez, gure etxen "lessiveuse"-aikilan. Auzoan ikusi dixit kuela, zurezko eta untzi bat, orai barrika, barrika bezala, orai ba mahatsain...
- Luzia.
- Luze bat, sobera gora gabe metra gorako bat bezala eta hartan ezartzen zixien xuriketak, eta gero hautsa, eta zakutan hautsa, eta gero hura, eta emeki-emeki puxka bat epela ezarri, gero beruago, beruago, beruago, hura erakin artio.
- Barnian.
- Barnian eta hura haikilan eta zera eta arrozatzen zuxun eta xuriketak, ta gero hak emeki-emeki ta berotziaikilan eta zikina jauzten zuxun eta gero joaiten zitxun erreka bazterrerat eta bokata latsatzera.
- Eta hautsa edo ezartzen zakoxun?
- Hautsa ba, hautsa, hautsa ezartzen zuxun eta hur berua ezarri aitzin eh!
- Ados.
- Ta hur, ta hautsak baitu potazak eta.
- Ba.
- Eta ez dakixut ikusi edo entsatu duxunez eta hautsa hurian trenpan ezarri eta eskiak eta diximeldurik eta ezartzen txi, horrek badixi eta zera, indarra.
- Ez nuxu entseatu ez.
- Ah, ez duxu entseatu? Ah bena harek eta harroarazten zitxin zikinak.
- Hori supazterreko hautsa.
- Supazterreko hautsa ba, supazterreko hautsak begiratzen zitxun hola.
- Ez zuxun deus ere sobratzen, eh?
- non, non, ez zuxun deus ere galtzen, eh!
- Ez, ez, hori batere, eh!
- Ez, ez, batere, batere, batere!

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia