Legutio (Araba)

Jostun ikasketak

Jostun ikasketak <p>Berak ile-apaintzaile ofizioa ikasi nahi zuen, baina etxean esan ziotenez hobe zela josten ikastea hori egin zuen: goizetan tabernan lan eta arratsaldetan josten ikasi. Legutiora bueltatu eta han jarraitu zuen ikasten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak ile-apaintzaile ofizioa ikasi nahi zuen, baina etxean esan ziotenez hobe zela josten ikastea hori egin zuen: goizetan tabernan lan eta arratsaldetan josten ikasi. Legutiora bueltatu eta han jarraitu zuen ikasten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasi nitzen han eh,han hasi nintzen. Ni pelukerixie gure neban pelukeria ikestie ta lehenoko guresoek (...) "umie jozt- umie" holakoxe berbak esan ozten: "Umie hobeto izengozu jozten ikestie". Ta hasi nitzen bai. Goixien iten naban tabernan biharra ta atsaldeko lauretan edo ba, tabernako biharra apur bat bajatuten zanien ta, zortzirek arte edo zazpirek arte. Ez naz akordetan zenbat ordu iten naban atsaldien.
- Jozten?
- Jozten ikesten, hasi nintzen ya azkeneko urtien baiña ya ba ez zan irabazten, ez zotzuen pagetan ta ni gustura egon nitzen han kriada, baiña biharra goizeko zazpi terdixetatik gabeko ordubata terdik arte, biharra.
- Eta jozten karrera (izen) edo?
- Ba, gero jozkiñe izen naz, asike in neban zozer. Baiña izen zan apur bat gauzak leheno zienan moruen. Nik han ikasi neban apur bat, ta gero etxera etorri nitzenien juate nitzen hemen, neguen hemen eh taberna bat "Foro" alabi zan joskiñe ta haregana jozten ikesten ta hor ibili nitzen ba; hiru urte edo lau edo bai, denporie in neban ta jozten ikesi neban, gero ezkondu nitzen ta juan nitzen Lasartera.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia