Legutio (Araba)

Zeanuritik Bilbora, eta handik etxera

Zeanuritik Bilbora, eta handik etxera <p>Zeanuritik Bilbora joan ziren, oraindik geratzen zitzaizkien azken behi biekin. Martxotik San Pedroak arte egon ziren Bilbon. Oinez itzuli ziren etxera. Osaba ere Bilbon zegoen gordeta familiarekin, bere behi pare eta gurdiarekin joanda.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zeanuritik Bilbora joan ziren, oraindik geratzen zitzaizkien azken behi biekin. Martxotik San Pedroak arte egon ziren Bilbon. Oinez itzuli ziren etxera. Osaba ere Bilbon zegoen gordeta familiarekin, bere behi pare eta gurdiarekin joanda.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lola ta bere familidxa guztidxe ta Olaldekoak pe bai, ba horreik batera ibilten ziren beti, Dionisio eta horreik danok… Lezamara, Bizkaiko Lezamara, Araban be badau Lezama, baia handik gero Bilbora!
- Eta Bilbon danak alkartu ziñein atzera?
- Bilbon, ez horreik eguazen etxe baten ta gau bestien, baia kale baten, han be azertau giñen kale baten, “calle María Díez de Haro”, Bilbon! Ta han baserri bet egoan, nik… guk gaunken han lehenkusu bat, horko, Mendarozketakoa zan, hortxe bertan dau herritxo bat, ta horkoa zan nire lehenkusue, ta hara juan giñen. Ta hantxe zerkaute egoan oholakin-ta inda zerratu bat, ta baserri bat, ta han behidxek, han behi bi itxi nemezen, ta bat kendu in nemen. Ta handik esnie batzen nemen gaure lehenkusuentzat eta guretzat eta danontzat! Han egongo giñen denpora guztidxen!
- Zenbat denbora egongo ziñen Bilbon?
- Ba, ixen zan… hori martidxen juan giñen hara, egon giñen han… San Pedro bezperan etorri giñen hona, oiñez, Bilbotik hona!
- Behi batekin?
- Behi batekin ta, osabak behi parejie euken osabak, Dionision aitek; Dionisio ta ni burdidxen atzetik, nire behidxe lotuta burdidxeri, ta berak burdidxen… behidxek! Ta Bilboraiño, behi parejie ta burdidxe koltxoiekin ta eroan eben osabak! Zelan, zer bizimodue geunken, e?
- Osaba zan Dionision aitta?
- Bai, ta han kale baten bizi giñen, ta…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia