Legutio (Araba)

Zeanuriko bonbardaketa

Zeanuriko bonbardaketa <p>Idiak Ubiden kendu zituzten; behi gehienak, berriz, Zeanurin. Zeanurin izugarrizko bonbardaketa jasan zuten, Barazarreko atzera-egitean. Bere lagunaren emaztea hil zen bonbardaketan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiak Ubiden kendu zituzten; behi gehienak, berriz, Zeanurin. Zeanurin izugarrizko bonbardaketa jasan zuten, Barazarreko atzera-egitean. Bere lagunaren emaztea hil zen bonbardaketan.

Transkripzioa

- Ta ya Zeanurin ba, kendu ginduzen behidxek eta ididxek eta… beno, ididxek Zeanurin… edo ez, Ubiden! Ta behidxek, batzuk Zeanurin, ta bi itxi nemezen! Behi bi! Ta Bilbora eruan nemezen!
- Behidxak?
- Behidxak! Bi! Zeanuriko horko Barazargo erretiradie izen zanien, Zeanurikoa bildurgarridxe izen zan! Joer! Han tarrazan milizianuek handi Barazardi behera… dana bonbaz gelditu barik… ez dakit /eztait/, bonbardeo itzela izen zan ha! Ta horren ama, Lolen ama eridu euren, orduen Undurragan eguazen hauk, gu Alkiber, barrio Alkiber, orain presatxo bat inda dau han…
- Nun hori?
- Alkiber, Zeanurin! Hori ikusita eukiko dozu /eukikozu/ horti pasau bazare Barazardi!
- Bai, baiña gutxittan! Pare bat aldiz…
- Han Barazar… idxa Zeanurire baiño apur bet lehenautxuau dau hori presa txikidxori! Ta han egoan makiñaz etxe bat, ba, elektrizidadie eiten eurien /eiteurien/ han ur-saltuagaz, ta han etxe ondoan eridu euren ama, ondiño, ba, ume bat euki eben, ba, zortzi egun lehenau edo, hor Undurragan, ta eridu euren! Haren arropakin dxoien, ta beste Lolen arreba batek, neba batek, eroan umie eroan zaurien, ta umiari ez dxakon ezer gelditu, ta beste semiari bez! Baia orduen dana eriduek eta danak ospitaletan, ta atendidu ezin, ta enkangrenia sartu dxakon ta hil ein zan ensegida! Ama, ama elegantia! Dios! Nik ez nemen /enemen/ ezautu, baia hor daukuz fotografidxak, bera, bera urtebetegaz eguan hau, Lola.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia