Gerratik ihesi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elosun hainbat herritar hil zituen gizonaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. Gregorio meza laguntzen zegoela, bonba batek elizako horma jo zuen. Nafarratetik ganadu guztiekin ihes egin eta aitaren jaiotetxean babestu ziren, Elosun. Elosutik Ubidera eta handik Zeanurira jarraitu zuten ihesi.
- Auzoa: Nafarrate
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: LEG-006/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Zuk galdu zeben seniderik gerran?
- E?
- Gerran galdu zeben seniderik? Hil otsuein senideren bat edo parienteren bat gerran?
- Hemen, hor, gorridxek, hemeko Martzelino, bakizu zelan aukien apodoia erderaz? “El buey”.
- “El buey”, hori zan hiltzaillia?
- Horrek hil ebezen hamazazpi hemekuak!
- Eta hor, hamazazpi horrein artian euezen zure izekua ta zure osaba bat?
- Bai, ta lehenkusue be bai!
- Ta lehengusua. Ta hori zan ya gerria hasitta, ezta?
- Bai, hori ixengo zan, ba, urrillien hil auriezen haik!
- Ya, ya, ya, joder! Eta zuek gerra denporan etxien eon ziñein denpora dana?
- Bai zera, etxien! Hor sartu zirenien etxien… sartu ta hurrengoko egunien mezie emoten abadie elixan ta nau gengozen, ta lelengoko kañonazoa elixara sartu eben!
- Zeu barruan zeontzela?
- Gau barruan gauzela! Baia sartu ez zan ein, horman jo eben ta han, horma ba, horma sendoak, eta ez eben apurtu hormie, zulo apur bet iñ eben. Hori zan San Andres egune, hogeta hamarra. Ta gero beste hillen lauen, urten gendun, horra, ba gaure, eiten (aiten) baserridxe hor egoana, ta han ez egoan iñor, Dionisio ta euren aitak eta danak joanda eguazen, ta hor gelditu giñen behidxekin ta ididxekin ta…
- Olalden?
- Olalden, Nafarratetik iges einda ganau gustidxekin!
- Zenbat ganau zeukatzuein orduen?
- Ez dakit, asko! Baia dana kendu biher! Bueno, danak, danak ez, bi ez gemezen /ezkemezen/ kendu! Ta gero horti, ba, hor bagauzela, hor baserridxen, etor zan abioneta bat, ta buelta ta buelta etxe ganen ebillen, ta, dios! Nire arreba bat Nafarraten jaidxo zana, naure aurrekoa, urten gindun etxetik, ta ikusi ginduzen, sartu giñen han kuneta baten, bueno, soluetan ta, zelan egoazen mugak inda…
- Trintxerak edo?
- Bai, han etxunda gelditu giñen, bonba bat bota euskun! Mokil-lurre guztidxe gaure ganetik, metrallik ez euskuen jo!
- Kontxo!
- Hortxe bertan!
- Zuek zibilak han, eta abionetiak bonbia zeuei?
- Ta gero, hurrengoko egunien juan giñen Ubidera!
- A, Olaldetik hanka egin zebein!
- Ubidetik Ubidera, etxie… begitu geben han ea nora juan geinken, ta Nafarraten egon zan gia, Jaime, haren etxera! Ta han be, ba zortzi egun edo holakoren bat ein gemezen, ta handik Zeanurire!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!