Legutio (Araba)

Senideak heriotzatik salbatu ziren

Senideak heriotzatik salbatu ziren <p>Berastegiko Txomin Jakakortajarena abadea hiru urtez eduki zuten etxean. Bi abade egon ziren eurenean, bata faxista eta bestea euskalduna. Erreketeek aita, anaia eta abadea hiltzera eraman zituztenean, nola salbatu ziren azaltzen du Gregoriok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berastegiko Txomin Jakakortajarena abadea hiru urtez eduki zuten etxean. Bi abade egon ziren eurenean, bata faxista eta bestea euskalduna. Erreketeek aita, anaia eta abadea hiltzera eraman zituztenean, nola salbatu ziren azaltzen du Gregoriok.

Transkripzioa

- Ta gero Bilbotik etorri giñenien, hori abadiori, hemen egoan abade, ta gurien eguana, Txomin, euskaldune, giputza zan, ta hori ba kazan-ta batera-ta ibilten giñen, baia bidxek eguazen, bat fasxistie zan baia bestie euskalduna, euskaldun elegantia! Liburuak eta iñ ebezen asko! Hor daukuz batzuk…
- Txomin Jaka esan dozu?
- Bai! Jakakortajarena.
- Zer herrittakua zan hori?
- Berastegi.
- Berastegikua, kontxo! Naparruako mugan dago.
- Jo! Berastegikoa. Baia oin kontauko dotzut zer pasau dxakun Berastegiko abadie… Setienbrien zortzidxe lehen andramaridxe! Oin be andramaridxe da, baia oin ez da jairik eiten!
- Arantzazuko jaixa!
- Arantzazuko jaidxe?
- Bai!
- Ba mezatan gengozen danok. Eta mutiko batek, hor behi-zeiñ edo egoan, ta hak entzuten eben “erreketiek hau” ta “erreketiek hori”, ta etxien zeozer entzunda, ni baiño gaztiagua zan mutikoa, mutiko majoa! Dios! “Erreketiek datoz!” sartu zan elixara, bildurtuta! Ta abadiek buelta iñ eben, lehen zelan mezia esaten zan hormara begire, ba ya… bestaldera eiñ, “geldi danok, e! Geldi!”. Ta mezie bukatu zanien, ba, urten biher danok, ta dana egoan kopauta, menditxo guztidxek erreketez ta soldauz beteta! Esan leidxen han zera… hartu biher daurela /bidaurela/! Ta danok elixaurrien egoan holan arkuen horma aurrien, zegoan landatxo bat aurrekaldien, ta han erreketiok fusillekin danak! Gau hor illadan horma kontran segun urteten genuenien horma kontran ipiñita! Danok! Ta lelengo-lelengo neure anaia, “venga, usted!”, ta preguntau utsien “¿cómo se llama?”, “pues Agapito Biteri”, “¡venga, con nosotros!”, jo, bigarrena aite! Ha be aparte, aurekana! Gero beste beziño bi ta bosgarrena abadie! Apartau eurezen! Ta bidien doiezela, nire anaiek entzun utsien erreketieiri: “¡en tal sitio, los vamos a liquidar a estos!”, ta lekue ta dana izentauta eukien, hor Arakan, menditxo bat egoan lehen, ta han menditxo ostien eguan txaraka bat, edo baso bat, eta “¡allí los vamos a liquidar!”. Ta batzuetan lagunek… gaztetako lagune, ha gero falangista ein zan Francogaz! Ta ha enterau zan zelan doiezen danak deteniduta ta bidera urten eben kotxiegaz. "Con estos respondo yo y estos a(de)lante, eh. Estos a(de)lante". Ta hak salbau utsien bizidxe.
- Koño! Bestela fuera, ezta?
- Hilteko preparauta. Alde batetik reketiek eta bestaldetik bestiek. Begitu ze gauza pasetan ziren hemen, e!

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia