Etxea soldaduen ospitale bihurtuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Azaroaren 30ean sartu ziren tropak Elosun. Meza ematen zegoen abadeak ihes egin zuen; ihesean balaz zauritu eta Gregorioren etxera eraman zuten. Han gurdian hartu eta Luku herrira eraman zuten. Soldaduek etxea ospitale bihurtu zuten.
- Auzoa: Nafarrate
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:04:18
- Erref: LEG-006/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zuek zer ziñein nazionalisten bandokuak edo?
- E?
- Zuek zer bandotan zeuntzein, nazionalistakin edo errepublikanuekin edo…?
- Gu… Nafarraten hemen eon zan, konpañia bat Elosun, soldauek, ta hotzaroan hogeta hamarrien, San Andres da, ezta? Ta hona sartu ziren, goxien goixeti, ta [Gasteidxen,] Nafarrateraiño etorri ziren. Ta abadie, hemen, abadie egoan, abade bat, Don Eugenio Ibabe, oindiño etxat ahaztu izena, ta tiroteoa hasi zanien, hemen mezie edo esaten egoan elizan, ta hortik, erreka ezkiñatik, ba, hanka iñ eben. Ta horti eliza aurretik ikusi euren hor doiela, han basora sartzen han behien, Nafarrateko hor Xiprin etxera joateko hor egoan baso bat, eta basoti sartzera doiela, sartu utsien bala bat holan aldamenetik, ta dxuan zan tarras zati baten, ta Xiprin aitek arkitu eben bidien. Iturrire dxoaten zan, han Nafarrateko bajadan eguan iturridxe, ta Romaldo joaten zan iturrire pitxer haundi betegaz iturrire dxoien uretan, erateko-ta, errekie eukien bertan etxeari joten, baia iturrire, erateko iturrire joaten zan uretan. Ta pitxarregaz doiela, abadea han jausita, bidien. Ta ekarri eben gaurera, ta horretan… hori abadie sartu baiño lehen etorri zan beste soldau bet hortik Sestafetik ago dana apurtuta, gaurera dxo eben hak pe! Ta ni mutiko bat, oindiño hamalau urteko mutikoa! Ta laguntzen joan nintzen Urbiñera berari eroan dein kuretan edo eroan deidxen handi… Ta etorri nintzenien Urbiñetik etxien abadie, abadie gaurien egoan hiru urtien joiezena, Txomin, Txomin ta bestie hemekua, Elosukoa, han, ta ohien egoan eriduta; han kurau ta han ifiñi… hartu han beziñoak, naure beziñoak bi, joan ziren beragaz. Lukure eroan auren.
- Lukura?
- Bai. Lukura, handik Gasteizera eroateko. Gaure gurdidxen hartu, koltxoi bi be gauk ipiñi guntsezen, ta eroan auren! Ta bidxen bitartien, sartu zien hara, gorridxek esaten guntsenak edo esaten utsienak. Guk ez guntsen esaten sekule gorridxek baia beño, hori izenori eukien, gorridxek, beste aldekoak! Joe! Oin [esatea] hemen zer pasauko da hemen! Hori abadiori eroaten joan dala haik enterauten badire honeik! Ta etorri zan gaure ezaun bet, [Urkia], Ubidekoa, Jaime, ha abadiegaz hak berba iñ eben ta ez zan ezer pasau, ta “Batallón Meabe”, bueno, haik pe ezkerrak ziren baia bueno, jente ona, e! Jente ona! Ta han egon zan gaure etxien egoan abadie oindiñon hiru egunien eon zan han tiroteo baten. Lehenengoko morua eriduta be han ikusi nemen, gaure etxien aukien zera ifiñita kurak iteko!
- A! Ospittala modura?
- Bai! Han. Ta hori abadiori eroan auren!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!