Legorreta (Gipuzkoa)

Inguruko mendietara eta jaietara joaten zirenekoa

Inguruko mendietara eta jaietara joaten zirenekoa <p>Legorreta inguruan egiten ziren erromeriak: Larraitzen, hala nola. Familian joaten ziren mendira. Bizikletan joan izan da festa batzuetara, eta guardia zibilekin izandako anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGO-001-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Legorreta inguruan egiten ziren erromeriak: Larraitzen, hala nola. Familian joaten ziren mendira. Bizikletan joan izan da festa batzuetara, eta guardia zibilekin izandako anekdota kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun’e danetik izaten zan. Ordun’e lokalak festatan ta, baltsen ittea’re prohibittutako urtek izaten zien, sueltun bakarrik dantza in behar izaten zan…
- Ta erromeriik itten zan hemen Legorretan?
- Bai, ingurutan erromerik e, bai. Hemen Legorretan bertan erromeri bezela ez dakit, ez zait akordatzen, erromeriik itten zanik. Baiño ordun’e Larraitzea ta hemen inguruko zeatan, hemendik pixkat [koxkor]… San Antonioa ta holako egun berezitan, egun zea hoitan, batea ta bestea ateatzen zan.
- Eta hemendik Larraitza oiñez…
- Larraitza oiñez askotan. Ba, beajea. Ta guk’e bi alabak eta Donostiko illoba’re hemen asko eukitzen gendun ta bazkaria etxeti hartu —“el burro” ni izaten nintzen— ta guk bi alaba ta bestea’re neska zan, illoba, ta bostok igual egune pasatzea Larraitzea egualdi onen, oiñez, tapa-tapa.
- Hemendik Larraitzea kamiñoz ala mendiz?
- Baliarraingo zea hortati sartzen giñen, ta geo horti Abaltzisketati ya birek ikasita genden nundi noa, [dena]. Hola izaten zan. Ta geo, bueno, pixkana-pixkana jun zan asuntoa… Gero, kamionen, herriko kamion bat lanen zeatzen zana’re, hola, hauntza Larraitzeako, San Pedrok-eta izaten zien, Pazkoak eta… kamiona jarri bankilluk, garai baten izaten zien banku luzek kamionen, ta toldokin, ta egualdi ona bazan toldoa kenduta, ta San Antonioa ta ez dakit zenbat lekutaa kamionen. Autobusik’e… Ta gero autobus zahar batzuk’e sortu zien ta [ordun] autobusetan ta… hola ibiltzen giñen. Ta gero bizikletak, ta bizikletak behin hasi zanen’e, biziketa’re diru pixkat gendunen bizikleta berrie erosi ta gero ya ez genduen kuidaoik! Eta gauen bi lagun igual gero biziketan ta… [Alegie]… nik farolik pare harrapauta nao Ikaztegieta festaa jun ta berandutu eta guardia zibillek alto. Ta nere moduko azkarrak izango zien. Gezurra esan, Itsaondokoa nitzela, ta multaik pagatu bare librau nintzen behiñik behin. Ni uaindio kontatzen aittu berri naiz, alegie… Ta han zeken bizikletan patentea Legorretakoa ta Itsasondokoa nitzela esan ta ez zien akordau. Haik’e gure moduko estudioa eukiko zuen.
- Ondo librau ziñen ordun.
- Bai, hola zien asuntok.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia