Gaztak ketzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-047-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardiak jeizteko kajarik ez zen orduan, marmitak erabiltzen zituzten esnea eramateko, egurrezko kaikuak erabiltzeko ohiturarik ez zuten. Gazte ere egiten zuten sukaldean, lehortzeko maindire bat ipini eta mahai gainean lehortzen zituzten. Gaztak ketzeko joera ere bazegoen, aitak armairu txiki bat prestatu zuen horretarako, apaletan gaztak jarri eta azpian sua, horrela ketzen zituen gaztak. Ke asko ateratzen zuten egurrak erabiltzen zituzten su hura egiteko, altza edo gaztain arbolaren adarrak, asunekin nahastuta.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:03:22
- Erref: LGA-047/008
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!