Antonio Agirre Irizar
Legazpi (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Legazpiko Egialde auzoko Ibarrola baserrian jaio zen 1926an. Aita Ibarrolakoa zuen, eta ama antzuolarra; bederatzi senidetan zazpigarrena da bera. Legazpiko eskola nazionalean hasi zen; baina, gerra hasi zenean, maistrak alde egin behar izan zuen, eta Antonio Zumarragara joan zen orduan ikastera. Umetatik baserriko bizimoduari oso lotua egon izan da, eta Arrola mendian artzain egoten zeneko kontuak kontatzen ditu; baita baso lanean aritu zenekoa ere. Zapatagintza ikasi zuen Aldasororekin, eta gerora, bere denda ireki zuen. Patrizioren tailerrean eta zapatagintzan aritzen zen bizimodua aurrera ateratzeko. 30 urterekin ezkondu eta bi seme izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LGA-047 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute