Gerrako janzkera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: LGA-043/037
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
-Gerrako trajia nolakoa zan?
-Kaki esaten zigon. Guardiazibillen kolorekoa ez, hola kaki kolorea, zer esango dizut ba nik. Berdea're ez, kasi marroia bezela, baiño. Marroia're ez, pixkat marroia ta berde antxea eiten don holakoa zan. Kaki kolorea esaten zien.
-Zer zan goikoa eta behekoa, galtzak eta txaketa, alkondara.
-Bai, alkondarea're kaki. Alkondarea, galtzak eta txaketa. Frakak eta...
-Eta botak, militarrak?
-Bota militarrak, bota beltzak.
-Txapela ibiltzen zenuten?
-Gorroa esaten zikon, hiru puntako gorro bat, puntan txintxilizkako borla bat hola goittik behera gorrie. Gorroa holakoa izaten zan gurea.
-Eta eramaten zenuten brazaleten bat edo?
-Soldauk ez. Kaboak eamaten zuen ze bat, eren fletxea zer dan ezagutzeko, eta ofizialak berriz izarra eamaten zuen. Sarjentook doraue beson, franja dorao bat, eta alferezak izar bat, tenientek bi, kapitanak hiru. Komandantek bat, baiño punta gehiagokoa, ta handik geo teniente-komandantek bi izar, ta koronelak hiru. Hola izeten zien. Baiño izarrak, punta gehiagokin.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!