Gabiriako eskolan, bai, ikasi zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: LGA-043/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskolan zenbat urtekin hasi ziñan ba?
-Zortzi urtekin.
-Noiz arte segi zendun?
-Batez, handik aurrea ezer ez.
-Zenbat denbora egin zendun eskolan?
-Nik ez dakit zenbat denboa ingo non baiño, ez dakit ba nik. Hamar urte arte edo holakon baten ingo non nik. Eta gero ez zeon, fulamentuik ez zeon eta. Gabirin zeon eskolea herrin, ta han maixue zeon, ta hantxe ibilli nintzen lau hillabeten. Hantxe ikisu non apurra ikisi non, kitto; gaiñetin.
-Eta Gabiriara hortik?
-Oiñez jun behar saltoka, oiñez. Lau kilometro. Ordubete behar ia, oiñez jun eta etorri eunero. Poltsa txiki baten jana hartu ta.
-Goiz ta atsalde eukitzen zenduen eskola?
-Bai.
-Eta han maixua nongoa zenduen?
-Albizturgoa. Oso ona, oso gizon ona gaiñea. Harek erakusten [zuen] apurre, ta kitto. Gue eskolea hala jun zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!