Maisuarekin izandako kalamitateak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: LGA-043/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
-Galdetu nahi nizun eskolan nun ibili ziñan.
-Eskolan? Oin e, zuk jbadakizu hemen jatetxea nun daon badakizu goian hemen?
-Aztirin?
-Bai. Jatetxea ba al dakizu nun daon? Hori eskolea zan lehenao. Etxoin pixka-pixkat. Aurreraotik oin soziedadea daon tokin, hue zan eskolea, apaiz etxea eta eskolea bik zeren han. Apaize han bizitzen zan. Eskolea han. Ta guri denboa gutxin ibili nintzen eskolan han. Ibiltzen giñenen ba beti izeten zan, ni nintzen zaharrena. "Gaur ez dek eskolaa juteik, gaur ardik zaittu beharra zeok, gaur ittulara jun beharra zeok, gaur ez zeok eskolaa juteik". Eta juten giñenen ee apaize txiki bat zeon, Oiartzungoa, ta Don Migel zun izena, ta goizen bastante ondo eoten zan baiño atsalden mozkortu itten zan. Tabernaa juten zan, ondon, gertun zeuken ba, ta eanda etortzen zan eta geo joka ta ibiltzen giñutzen. Kristonak eitten [genituen].
-Jo egiten zizuen?
-Buuuu! Mozkor txarra zeukan ba, ta harrapatzen zuna joka ta belarrittik tireka ta ta hola ibiltzen giñutzen. Ta kastigauta... Eskolak azpin zauken bodega bezela, zulo bat, tranpeakin goien eta behean sagardok eta eukitzen zittuen zorun, eta hara sartzen giñutzen barrua! Ta egun baten sartu giñutzen hautza ni ta beste bat, Sarasola apelidua zun, Hipolito, Baztarretxekoa zan eta; ta gur amorrukin,.behean lur goorra zeon eta, sagardo [botila puxkatu], ean bate ez, puxkatzen amorrukin. Ta barrenen zeon holako zulo txiki bat, ta "hortik ihes in ber diau". Ta ni lenengo, ni txikixeoa nitzen bestea baiño ta ni lenengo, haek bultza itten zien ta irten non nik.
-Eta noa irtetzen zon harek?
-Kanpoa! Ihes itteko, etxea ihes itteko. Ta nik irten nun eta, "oin nik nola irtengo diat ba", ta "besotik tira eingo diat".Tireka atea nun hue ta biok etxea ihesi. Ta akordau zen apaiz hori, sukaldeko leihotik: "hor nauk, hor nauk!", daunba!, daunba!, bi tiro.
-Tiroa bota zizuen?
-Bai. Baiño bastante urriñea.
-Eskerrak.
-Gure eskola hola izen zan. Bate ez gendun ikesi, ezerrez.
-Eta han bodega bat zan?
-Eskolean azpin ez zeon ezerre, sagardo botillek bakarrik eoten zien.
-Eta zeinena zen bodega hue?
-Eskoleena, apaizetxeena.
-Apaizan sagardoak izango ziren haiek?
-Bai.
-Gozoa jarriko zan.
-Bera holakoa zan ba, beti ean eitten zon ba.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!