Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskolara joan nahi eta ezin

Eskolara joan nahi eta ezin <p>Eskolan mutilak bakarrik ibiltzen ziren. Apaiz frankista bat zuten maisu. Eskolan oso gutxi ibili zen, etxean lanean geratu behar izaten zuelako, baina eskolara joateko gogoa izaten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan mutilak bakarrik ibiltzen ziren. Apaiz frankista bat zuten maisu. Eskolan oso gutxi ibili zen, etxean lanean geratu behar izaten zuelako, baina eskolara joateko gogoa izaten zuen.

Transkripzioa

- E... eskolan neska eta mutil alkarrekin?
- Ez.
- Mutillek bakarrik?
- Bai.
- Bai, aaa.
- [...] ingo geldula bestela ta...
- Bazpare aparte. Ze maixu zittuzuen?
- Ba, guk apaiz bet.
- Apaiza?
- Apaiz eosgoor bat.
- Hemengoa, Lasaokoa?
- Ta frankistie gaiñea, hain zuzen.
- Al zan?
- Bai. “Cara al sol” ta dotriñie ikixi giñuzen guk!
- Derriorrezkok hoik?
- Bai, derriorrezko hoiek. Ni eskola hasi nitzeneako beatzi urte o banittun e... Badakizu hamendiken zihero umie... Oin bai, oin kotxiekin ematen ditue zearaiño ta, oin txikiten hasten die, ta utzi niyon hamaika urtekin ta ni ikeragarri gutxi ibilitekue naiz eskolan. Etxien ardiyek-eta bazien, eta gure aitte zanak izeten zun ardiyek zaitu ber ziela o beti zeoze... Goguen daket amona zanak aitte zanai erritan jarduten ziyola nik eskola jun nahi ta uzten ez ta nearrez ta [...] mutil koxkorra.
- Zuk jun nahi... jun in nahi?
- Jun in nahi nik. Ta “gu zuek bieldu ezinda ibiltzen giñen eskola, eta horrek jun in nahi te ez diyozu utzi ber?” ta gure aittei bere amak esaten zizkon hoiek, nere amonak. Holaxe ibiltzen giñen. Baiño ni oso gutxi ibilitekue naiz eskolan e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia