Legazpi (Gipuzkoa)

Lehengo hainbat kontu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra garaian, sei-zazpi urte zituen. Eta gose galanta zegoenez, katuak eta trikuak jaten zituzten. Bere ustez, Legazpiko euskarak Zumarraga eta Urretxukoarekin du antza handiena. Legazpi txikia zenez, fabrikara bizikletaz joaten zen (Brinkolakoak autobusez). Barrakak festetan bakarrik etortzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gerra garaien sei urte neuzken, sei ta zazpi; ta gosea galanta zeon ordun, da katuk harrapau ta haik igual jaten gendutzen, trikuk’e bai. Nola neuzken sei urte, ez naiz gogoratzen hortik aurreagoko gauzakin. Nik uste det Legazpiko hizkuntzakin Zumarraga ta Urretxuk daukela antza.Legazpi oso txikie zan. Ta fabrika ta danea bizikletan ibiltzen giñen, ta Brinkola aldeko autobuse zeon, Brinkolako autobuse. Barrakak etortze zien festata, ta plazan boladore bat o hola ibiltzen zan ta beste txiki bat umendako; besteik ez zan hemen izaten garai haitan.

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia