Legazpi (Gipuzkoa)

Erlijioari lotutako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

12 urte zeuzkala, Arantzazuko komentura joan zen ikastera. Baina bi aste bakarrik egon zen han, gosea besterik ez zegoen eta. Legazpin hiru eliza zeuden. Mezak lehen zer ordutan izaten ziren azaltzen du. Apaizak zein ziren aipatzen du.

Transkripzioa

Hamabi urte neuzkela, Arantzazuko komentura jun nitzen estudiatzea. Ta hamabost egun pasa da atzea etxea, gosea besteik ez zeon han ta. Legazpin genduzken hiru eliza: Brinkolakoa, Teilleriartekoa, Brinkola San Agustin, Teilleriartekoa, San Juan, ta gero hemen, kalen. Ta San Miel, baño hura ez zan ibili’re eitten, ez zon iñok ebiltzen hura. Len, goizeko seiretan lehendabiziko meza, hurrengoan zortziretan, gero hamarretan meza nausie. Zeren apaizek lau zien: Brinkolan genduken Don Jose, Teilleriarten Teilleriarten Don Miel, ta Legazpin Don Bitor, Don Antonio bikario, Don Jose, Don Feliziano…Apaize hobeto zeon hemen!

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia