Leaburu (Gipuzkoa)

Dantza-sokarako zapi polita

Dantza-sokarako zapi polita <p>Dantza-sokara norekin atera sorpresa izaten zen. Neskak zapi polita eramaten zuten eta zapitik helduta egiten zuten dantza. Dantza-sokarako danbolina behar izaten zen. Esku-soinua ere izaten zen arratsaldeetan. Solteko dantzan ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LBU-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantza-sokara norekin atera sorpresa izaten zen. Neskak zapi polita eramaten zuten eta zapitik helduta egiten zuten dantza. Dantza-sokarako danbolina behar izaten zen. Esku-soinua ere izaten zen arratsaldeetan. Solteko dantzan ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta izaten zan “Nik harekin nahiko nikek ba, aber beak ateatzen naiken” ta...?
- Bai, bai.
- Lehenaotik hitz einda’re bai?
- Ez, ez zan hitz eiten leheno, sorpresa izaten da hoi.
- Hola polittago, e?
- Bai.
- Ta paiñuelotik helduta...
- Bai, hola, paiñolotik helduta. Politta paiñoloa eaman, gero paiñolotik helduta ibiltzen zan. Hoi ez dezue ezautu, e?
- Paiñuelua ze, eskukin ikuitzia zer zan pekatua hoi’re?
- Ez, bai zea. Hola moda izaten zan ordun ta paiñolo polit bat jartzen zan behintzat. Paiñolo hartati heltzen zitzaien.
- Paiñuelo hoik ze itten zenittuen, ba, aste hortan bertan eo aurretik erosi o...?
- Etxen izaten zian paiñuelo polittak eta hua gordeta euki hortako.
- Plantxa-plantxa in...
- Plantxa... ondo plantxatuta, dotore-dotore. Halaxe.
- Ze izaten zian paiñuelo txurik o koloretakuak o...?
- A! Denatatik. Koloretan en general
- Ta ze hitz eiten zenuen ordun? derrepente mutillak eskatutako neska albon, ta... zeoze esaten zan o ze? lotsatuta eongo ziñaten ba.
- Ez, lotsa... ze lotsatu behar zendun? lotsatzen giñan, baiño segi.
- Ta ze dantza gehio izaten zan?
- Euskal... dantza dena sueltokoa, suelto izaten zan ordun. En general danboliña behar izaten da zearako’re, hoi itteko; danbor... o... danboliña bihar izaten da dantza-soka itteko. Ta gero eskutako soiñua atsaldetan, ta hola. Bi izaten zian ordun: danboliña ta soiñue.
- Zeintzuk etortzen zian ba Leaburua?
- Ez dakit, ez naiz akordatzen zein etorzen zien. Zahar batzuk zien leheno. Nongok zien… o Villabona aldeko hortakok eo no se, kanpokok behintzat.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia