Andoain (Gipuzkoa)

Pospolinetako erretratua I

Pospolinetako erretratua I <p>Gerra sortu zenean, ehule jantzia, pospolinetakoa, aitak zaku batean sartu eta erre egin zuen. Bera negarrez. Erretratua erakusten du. Pospolinak eta ezpata dantzariak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-024-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra sortu zenean, ehule jantzia, pospolinetakoa, aitak zaku batean sartu eta erre egin zuen. Bera negarrez. Erretratua erakusten du. Pospolinak eta ezpata dantzariak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba gerra sortu zanian ba erre eitten zituela eta ikurriña arrastoik ez zala euki bihar. Ta nik ikurriña ez naukan baiño naukan Pospoliñetako trajia; ez, Hilanderatakua. Hamalau urtekin "ya eres hilandera". Eta ordun ein zieten traje berriya. Ta in zieten traje berriya ta naukan etxian baiño nere aitta hor igual gogoatu zitzaion ta esan ziten: "Aizan, nun den hik Pospoliñetako traje hoi?". "Ba eukiko det holako lekutan". "Ba ekarri, sartu zaku hontan, nik gordeko diñat eta". Badakizu ze in ziten? Zakuan sartu, patiyoa eaman ta su eman ta erre; ta ni goiko leihotikan beira. Ze negarrak in nittun. Ze pena eman ziten. Gorde, gorde...; neure ohe azpin gordeko omen nun nik. Nere ohe azpin gordeko omen nun ta han eongo omen zan, hua ez omen zula iñork billatuko. Nere ohe azpia miatzea ez zala iñor joango ta.
- Ta erre...
- Ba hementxe gaude gu pospoliñak (erretratua erakutsiz).
- Honek hartuko du. Erakutsi hortikan, begira ze politta dan! Pixka bat gertuatuko det eta. Bai? Zenbat jende, e!
- Bai.
- Zenbat neska koxkor.
- Txikik pospoliñak, hilanderak, ta mutillak ya ezpata-dantzarik. Ezpata-dantzarik, lehen esan dizutena, Martin Lasarte honen osaba’re hortxe dago.
- Ia. Zenbat jende.
- Bai, kuadrilla handiya giñan.
- Dantzatzen, kantatzen...
- Ni hementxe nago tartian, ikusiko nazu.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia