Leaburu (Gipuzkoa)

Dantza-soka Leaburuko festetan

Dantza-soka Leaburuko festetan <p>Festa politak ospatzen zituzten Leaburun. Painelua jarrita joaten ziren. Dantzasoka izaten zen. Erroskillak eta ardo goxoa hartzen zituzten. Dantzasokan mutilek neskak dantzara ateratzen zituzten. Horrela neskak eta mutilak elkarrekin dantzan ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LBU-001-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Festa politak ospatzen zituzten Leaburun. Painelua jarrita joaten ziren. Dantzasoka izaten zen. Erroskillak eta ardo goxoa hartzen zituzten. Dantzasokan mutilek neskak dantzara ateratzen zituzten. Horrela neskak eta mutilak elkarrekin dantzan ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba oain, oain arte dana laneko kontuk eta eliza kontuk-eta galdetu dizkizut, baiño festak´e izango zian ba zuen garaian…
- Bai, pesta politt askok gaiñea gure garaien, dantza-soka politt askok eta. Paiñelok earki plantxauta ematen giñon iñork hartzen bagiñun’e. Dantza-soka juteko han. Politt askok, festak bai polittak izaten ziela garai baten.
- Leaburuko [...].
- […]. Leaburun, bai.
- Ze izaten zan urdun?
- Dantza-sokak! Ta herrikok ateatzen zittuen. Geo neska gaztek ematen zittuen, ta han jarri ta harea atera dantza, zeai, aurrenekoi, geo gaiñentzen sartu ta erdin ta hantxen danak korroka. Ta gero erroskillak ta ardo goxoa ean ta ardoa hartu ta segi, [eseita].
- Neskai...
- Erroskillak…
- Esan, esan.
- Erroskillak-eta jo, dantzatzen giñanean, ez aitzeko hola, Leaburun behintzat holako zea bat zan, ixkiñan beran pasa barrenea ta han exeri ta gure zeak hartzen, erroskillak janez denok.
- Ardua edaten zenuen?
- Ardo pixkat eaten gendun, bai; ttantto bat eaten zan ardoa´re.
- Ez al zuen esaten “Hara! Han emakumia ardua edaten!”
- Ez, ez zan iñor harritzen.
- Ta dantza-soka hua nola izaten zan? nik ez baidet sekula ikusi dantza-soka.
- Dantza-soka esaten zaio, zuk beste dantza igual esango diozue /esangoiozue/. Dantza-sokak mutillak beaknixe ateatzen zuen dantza-soka. Dantzatu dantza-soka, ta dantza-soka… [badakizu] nola dantzatzen dan, ba, estilo hortan. Ez jantzita e, been erropakin.
- Ta gero mutil batek ateatzen zitun neskak.
- Gero mutil… bi mutil juten zien neska bille. Neska… eskatzen zien ze nahi zun neskak “holako ekar zak, hue ekar zak honea” ta hue ekarri ta harekin dantzatu gero, [...], gero harekin atsalden dantzatzeko. Kuadrillak...
- Atsalde guztin?
- E?
- Atsalde guztin?
- Atsalde guztin o [ahal dan]... bai, gehienetan [harekin]. Hala izaten zan ordun.
- Ta zuek neskak ze eoten ziñaten, zai, albon, aber...?
- A! pozik juteko! Ta beste batzutan, jun nahi ez bagendun, [...] papera igual in, baiño pozik juteko. Hoi izaten zan.
- Eta bakarren batek, neskan batek, ez balin bazun nahi, ezetz esateik ba al zeon?
- Bai, bai, esatea hor eoten zan; ezetz esaten zuena ta gogor itten bazuen, ez zuen ematen ez
- Besotik tiraka saiatuko zian baiño.
- Holaxe.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia