Zaldi-karroak eta asto-karroak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-007-060 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errekadistak egiten zituen komentuko enkarguak, zaldi-karroarekin. Ama asto karroarekin joaten zen Donostiara, eta bera ere halaxe joan zen Jaunartzeko soinekoa probatzera. Automobilik ez zebilen bidean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: LAS-007/060
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
- Ta errekadistaik izaten al zen, hola enkarguk itten ta ibiltzen zan...?
- Bai, hemen Sausteko Maria Andres gendun, Joxe Saustan andria, lengo batian. Gu eskolan ibiltzen giñanean ta geruo're bai.
- Bai?
- Bai. Komentuko enkarguk eta itten zittun harek. Brigidas hemengua, bai. Asto... zaldi-karruakin ibiltzen zan Donostia. Esne partittu ta geo enkarguk ekartzen zittun ta gu eskolatik ateatzeko, sartzeko ordubitako zea hortan bea zaldi-karrokin juten zan komentua. Ta geo etxea Zautza, bai.
- Ze gauza zaldi-karruakin Lasarten.
- Bai, zaldi-karruakin ibiltzen zan hua. Gure ama're astuakin juten zan Donostia, asto-karruakin. Ta ni komuniyoko soiñekua probatzea asto-karruakin jun nintzan. Conchan barrun han, jolin, ze elegante! Pavo realak ikusten nittun han eskubitan erregiña bizi zala, ez takit zer ta. Akordatzen naiz hori.
- Oain baiño kotxe gutxio ibiliko zan?
- O bate ez. Kotxeik bate ez.
- Dilijentziyik ta hola ezautu al zenun, hola, zaldi-karro...?
- Ez, ez.
- Baiño asko ibiliko zian baserritarrak eta?
- Bai, danak astua ta karruakin juten zian, barrundaiño.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!