Kaleko saltzaileak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-007-059 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fernando erroskila saltzailea. San Pedro jaietan gozokiak. Bertsopaperak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: LAS-007/059
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Irakurtzea , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak
Transkripzioa
- Ta saltzailleikan, bestelako ba helatuk saltzen edo goxokik saltzen edo?
- Bai, erroskillak.
- Txurreron bat eo?
- Nola zan? "Este", Oriyakua zan, Fernando. Bai, karruakin etortzen zan ta erroskillak saltzen zizkien. Haren semia eon zan gukin ospitalian esan dizutena. Bai erroskillak saltzen zittun. Bai, ta geo San Pedro jaitan karameluk eta jartzen zittuen mahaiyak eta hoik, eta bakizu.
- Xoxa izan ezkeo...
- Bai.
- Hara jun bai, baiño...
- Bai, baiño hamar urte bitarten guk ez gendun karameluik erosten, diruik ez gendun ematen, ez ziguen ematen.
- Zu akordatzen al zea bertso-paperikan saltzen zun jendeik edo [...]?
- Bertso-paperak? Bai, majiña bat bazian gure etxian, gure mutillak erosita. Harek solterua zanen asko zittun, harek asko erosten zittun, ta ikasi're seittun itten zun gaiñea, bersuak.
- Zuk zeorrek bai?
- Ez, ez dakit nik bertsoik bat bakarrik ere. Leheno letu izan dittut baiño ez det ezertako zeaik, harek bai; harek gaiñea ikasi egitten zun seittun. Letu ta beak kantatzen zittunak zian bezela. Baiño ez. Asko zittun solterotan, ta oain'e gure etxian izan dia baten batzuk, lehengo zaharrak.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!