Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Zaldi-karroak eta asto-karroak

Zaldi-karroak eta asto-karroak <p>Errekadistak egiten zituen komentuko enkarguak, zaldi-karroarekin. Ama asto karroarekin joaten zen Donostiara, eta bera ere halaxe joan zen Jaunartzeko soinekoa probatzera. Automobilik ez zebilen bidean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-007-060 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errekadistak egiten zituen komentuko enkarguak, zaldi-karroarekin. Ama asto karroarekin joaten zen Donostiara, eta bera ere halaxe joan zen Jaunartzeko soinekoa probatzera. Automobilik ez zebilen bidean.

Transkripzioa

- Ta errekadistaik izaten al zen, hola enkarguk itten ta ibiltzen zan...?
- Bai, hemen Sausteko Maria Andres gendun, Joxe Saustan andria, lengo batian. Gu eskolan ibiltzen giñanean ta geruo're bai.
- Bai?
- Bai. Komentuko enkarguk eta itten zittun harek. Brigidas hemengua, bai. Asto... zaldi-karruakin ibiltzen zan Donostia. Esne partittu ta geo enkarguk ekartzen zittun ta gu eskolatik ateatzeko, sartzeko ordubitako zea hortan bea zaldi-karrokin juten zan komentua. Ta geo etxea Zautza, bai.
- Ze gauza zaldi-karruakin Lasarten.
- Bai, zaldi-karruakin ibiltzen zan hua. Gure ama're astuakin juten zan Donostia, asto-karruakin. Ta ni komuniyoko soiñekua probatzea asto-karruakin jun nintzan. Conchan barrun han, jolin, ze elegante! Pavo realak ikusten nittun han eskubitan erregiña bizi zala, ez takit zer ta. Akordatzen naiz hori.
- Oain baiño kotxe gutxio ibiliko zan?
- O bate ez. Kotxeik bate ez.
- Dilijentziyik ta hola ezautu al zenun, hola, zaldi-karro...?
- Ez, ez.
- Baiño asko ibiliko zian baserritarrak eta?
- Bai, danak astua ta karruakin juten zian, barrundaiño.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia