Orduko ondasunak altxorrak balira bezala
Hizlaria(k):
Nogues Martikorena, Gabriel
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lasarten nazionalistek bazuten lokal bat eta non zegoen azaltzen du. Inguru hartan pilotan jokatzen aritzen ziren beraiek umetan. Pilota bat izaten zuten 10-12 lagunentzat, eta hura puskatzean, denen artean biltzen zuten berria erosteko dirua. Etxean ez zieten uzten futbolean jokatzen, zapatak puskatuko zituzten beldur baitziren. Astean zehar alpargatak erabiltzen zituzten eta igandean zapatak. Euria egiten zuenean, baziren alpargatak eranzten zituztenak, puska ez zitezen. Etxean ez zuten galdetzen janaria ona ala txarra zegoen, nahikoa jan al zuten baizik. Gaurko umeek ez dute estimatzen daukatena.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko abenduaren 30a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: LAS-001/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Aisia » Kirola » Pilota , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!