Orduko ondasunak altxorrak balira bezala Lasarten nazionalistek bazuten lokal bat eta non zegoen azaltzen du. Inguru hartan pilotan jokatzen aritzen ziren beraiek umetan. Pilota bat izaten zuten 10-12 lagunentzat, eta hura puskatzean, denen artean biltzen zuten berria erosteko dirua. Etxean ez zieten uzten futbolean jokatzen, zapatak puskatuko zituzten beldur baitziren. Astean zehar alpargatak erabiltzen zituzten eta igandean zapatak. Euria egiten zuenean, baziren alpargatak eranzten zituztenak, puska ez zitezen. Etxean ez zuten galdetzen janaria ona ala txarra zegoen, nahikoa jan al zuten baizik. Gaurko umeek ez dute estimatzen daukatena.

Orduko ondasunak altxorrak balira bezala
Gabriel Nogues Martikorena
- ahotsak.eus