Larraul (Gipuzkoa)

Lurra prestatzeko teknikak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lurra txikitzeko hesia erabiltzen zuten. Tresna hori nolakoa zen azaltzen du. Harekin lurra prestatzen zuten. Alperra ere erabiltzen zuten lurra txikitzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek jenealian goldia pasatzen zenuen?
-Ba bai bai hemen jenealian zea, goldia.
-Geo harria're bai?
-Haria, [...], haria, ta geo hesiya, lurra txikitzekua.
-Nolakua izaten zan hoi?
-Hoi, hola, hiru o lau izaten zittun, atzian beste [...] hoi ta, jartzen zian egurrak, ta geo [...] egur mehe xamarrak, hemen batzuk sartu, hemen bestia, hemen bestia ta [...] goora arte, ta hala hesiya, hau zeatuta jarriko balitz bezela, nola esaten da, makilla txikikin o [...] postura hontanxe jartzen da. Ta, hoi hola jartzen gendun, ta hola bukatzen zan garaiyan, goitikan behera, soora eaman, ta harri batzuk gaiñian jarri, hua ganauri eantsi, ta segi souan! Hauskaldea ta, honuskaldea ta, lurra txikitzen, bai.
-Harro-harro in arte?
-Txikitu itten zun harek, harek lurra txikitu ta, harekin pasara bat o, eman, [...] harekin pasa, berriz, bai, ta geo ez bazendun lur txikiya baldin bazeon berriz'e hesiya pasa, ta...
-Bitarten beste [...] ibiliko zien?
-Bai, lurra ona jarri in arte, lurra [...] ta geo azken aldea hasi giñan berriz estilo horta baiño, jarri lau egurrak, ta listoiya jarri hola, "tak", ta errexaua, josi ta geo hua jarri bestaldea jirauta ta aide, ordun errexaua, bai, [...] baiño hesiyakin bueno, geo beste batzuk berriz zeakin ibiltzen zien, [...] alperrakin, zuk alperra aitzia're izango zu alperra? Bai, hua jarri ta harekin, lurra txikitzen, e? Harri puska zapaldu, [...] lurra gozatu arte.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia