Larraul (Gipuzkoa)

Garia nola aprobetxatzen zuten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lastoa behientzako gordetzen zuten eta garia ogia egiteko. Beranduago makinarekin egiten zuten lana, inguruko batzuk etxez etxe ibiltzen zuten makina batekin. Makinak alea banatzen zuen. Zakarra bazterrera botatzen zen eta txukuna zakuan sartu. Zakarra eta lastoa azpiak egiteko erabiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo lastua, behientzako, neguako, ta gariya berriz ogiya itteko.
-Geo [...] o pasatzen zitzaion?
-Bai estreiñeko zeako bai geo [...] pasa bihar danak, geo zeak'e atea zittuen, makinak'e atea zittuen, lastua jotzekuak'e, gariya jotzekuak'e ta,bai, hoitan zea ibili zan [...] zea, Iraola, Iraola ta bai, hoik, hoin atta, ta beste anaiya gazteoua hemen etxez etxe ibiltzen zian hoik, gariya jotzen.
-Ta makina horrek, alia alde batea botatzen zun ta zikiña bestea?
-Bai, bai alia alde batea, baiño in behar [...] bota zea, lasto sorta. Bai.
-Ta, nola esaten zitzaion? Alia ez zanai, zikiñai nola esaten zitzaion? Izenik bazun?
-Zikiñe? Zoze esango geniyon baiño.
-Iriñana zahia dan bezela...
-Lastua lastua harrek'e lastua izaten zun ta, gaiñontzian ez dakit ze izen izango zun harrek. Ez dakit ze izen izango zun horrek. Ez zat goatzen e, izango zun zeoze, harek'e izena. Geo behintzat galbaiye pasatzen zan, galbaiye pasatzen zan, ta zakarrak zeara bota, bazterrea bota, ta txukuna behian geatzen dana geo hua zeara zakua sartu, bai.
-Ta zakarra, e ganaduntzako jan bezela ibiltzen zan o azpik iteko o?
-Azpik ittteko, [...] jateko, puxka bat, ta geo bestia lastua [...] zea itteko, ganauntzako jaten zuena ta ganauk jaten ez zuena azpitako, dana aproetxatzeko moun.
-Negun mezeta goizen juteko're lastaalakin ta ibiliko ziñaten?
-A baita! Bai, bai hemen askotan [...] eman su ta segi!
-Beso azpin beste pare bat hartuta!
-Hoi ba, bat [...] zaneako bestiakin, [...], bueno!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia