Larraul (Gipuzkoa)

Garia jasotzeko modua; meta egitea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garia nola jasotzen zuten azaltzen du. Denbora askoko lana izaten zenez auzokoen laguntzaz biltzen zuten. Eguraldi beroa aprobetxatzen zuten garia biltzeko. Bere lastoarekin lotzen zuten. Gero metatu egiten zuten. Eguraldi ona zen garaian zabalduta jartzen zuten bi edo hiru lagunen artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, nola jasotzen zenduen, igitaiakin, segakin?
-Bai, geo bai, aurrenetikan igitaiakin, igitaiak holakoxe haundik izaten zian, batzuk haundik, ta honea ertena, ta hemendik heldu, ta bildu ta eskuakin hartu ta "rast", heldu pixkat ta "rast", hoi're batzuk, hoi jenealen zea izaten giñan, guk hori ta bestiai ta, kuadrilla bilduta jenealian, bestela pazientzia denboa askoko lana, ta gaur zuena ta biyar guria ta, alkarri lagunduz itten gendun hori, bai. Ta geo noizabaitta hasi zan segakin ebakitzen, bai. Atzian kirtenetik honea beste egur bat jarri, ta harrekin, ta ondo ebaitzen zan harrekin e, bai bai bai ta geo harrekin.
-Pillaka pillaka?
-Bai bai, [...] baino hua're pixkat indartu arte eo eoki in bihar, bestela [...] lizundu itten zan, ta pixkat euzkitan inddartu ezkeo, geo lotu.
-Erreparatzen zitzaion ezta, egualdiyai? Jasotzeko garaiyan?
-Al dana al dana al dana bai, al dana bai.
-Al zan berona nahi izaten zan?
-Bai berona bai, al dan azkarrena inddartzea, geo postura hontako zea [...] koxkorrak'e bai, ta lotu, oaintxe ez, nik oaingo umiak jarriko nittuke hola, jarri biharko lueke bai, besteik ezian, jarri beharko lueke.
-Be lastoakin lotzen zan o, zeekin lotzen zan?
-Bee lastoakin, bee lastoakin, bai.
-Ta, geo zenbat denboan eukitzen zian haiyek sekatzen?
-Haik eoten zian eun baten bat eun ba ze giro harrapatzen zittun, geo itten giñun metatu, hola tente jartzen hasi, bat honea horkua honea ta behekua honea ta hola tarte pixkatekin ta, geo buelta guztin, ttentte-ttentte jartzen giñun.
-Buruz gora?
-Bai, buruz gora. [...] ba nik'e, ipurdiya, hemendikan horreaiño o hola, buelta guztin. Ipurdiya hola jarri, geo bestia, goraxeo, ta geo hurrungua pixkat goraxeo ta muturra istutu itten zan, ta muturra puxkat istutzen dan garaiyan utzi, ta hiru illera o hiru o ez dakit ze illerak izaten zittun. Istutu ta bueno, hantxe puskatian. Geo batzutan txorik jan itten zituen, muturrak tapatzen aitzen giñen, bai. [...] belar zakarrak eo bota, ta txorik jan be, bai, hartan aitzen giñen.
-Ta geo, jun in beharko zan?
-Geo ebaldi earra zan garaiyan, zabalduta jarri, ta zabalduta jarri ezkeo behera [...], harri batzuk'e bazian ta harri haundi batzuk jarri, ekarri ganaukin, ta jarri ta, belaxe [...]
-Goitik behera hautsez beteta.
-Bai, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia