Larraul (Gipuzkoa)

Artoa eta babarrunak elkarrekin jartzen zituzten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garia eta artoa etxerako izaten zuten. Babarruna batzuetan eramaten zuten saltzera. Artoa eta babarruna batera egiten zituzten. Gaur egun ere berdin egiten dute. Lehen arto motzagoa egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gariya, leno're galdetu dizut nola iten zenduen, hoi ez zenduen, saltzeko ta sekula ibilli ezta? Zuen ama tratuan ta juten zanen, ogiik eta ez zun saltzen?
-Ez ez, ez ez, ez etxeako, bai.
-Ta artua're, igual, etxeako?
-Etxeako.
-Hoiek ez zian saltzen?
-Bai etxen geo [...] izaten zuen ta, txerrik hiltzeko ta, oilluantzako ta, dana handik izaten zan ta...
-Ta baarruna're eamaten zun zuen amak saltzea o?
-Batzutan eamaten zun, asko baldin bazan, baiño [...] hemen gaur bat eta bihyar bestia ta etzi bestia ta izaten dia, eunero difeentiak, ordun ez zan izaten holakoikan e, baarruna ta urdai trontzo earra, gordin-gordiña.
-Artua ta baarruna batea iten zenituen?
-Bai, batea itten giñun. Baiño, [...] artua in ta handikan ba ez dakit ba hamabost bat eun o hillaetea o noiz in gendun baarruna, e, ta artuak etorrera txarra in zun e, hoi esan bihar du, [...] ezautu deten txarrena, artuan etorrera, jata jota dana txikituta ta, ebaldi earra hasi zan garaiyan in gendun baarruna, hillaete igual, in gendun, ta oain, dana gaiñetikan hartu, [...] artua're haziya do e, loria ateata goora dijua, halare baarruna goorao.
-Leheno holakoik ez zan gertatzen ezta?
-Nik [...] ta hua biyai eman, ta nik ez dakit nola, orduan itten gendun ba, behetikan gora hartu ta, artuai pixkat bueltan eman, ta artuai beai lotu, ta ondo lotzen baldin bazan berriz onduan arrasta jute zan ta gue ama zaharrak [...]
-Ze leheno, beste arto klase bat o ingo zan?
-Arto motxaua, arto motxaua zan leheno.
-Azkar etortzen zana?
-Nik ez dakit, nik ez dakit, baino gutako [...] lehengo urtian ez gendun aldatu, ta nik uste det horrek'e pixkat aldatu ezkeo hobia dula zeatik lehendabiziko urtea izaten da [...], biarren urtea ezkeo [...], bajua geatzen da, ta, ez dakit.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia